Iritzia

Beste ni

Igor Elordui Etxebarria

Bahituta naukazu, nahierara narabilzu. Gura duzunean agertzen zara gogorarazteko bazarela nire baitan; gogorarazteko izena ere ez dudala amak eta aitak nahi zutena: Iker behar zuen neure izenak, eta ez Igor, baina frankismoaren hondar urteetako Getxoko funtzionario malapartatu hark gurago izan zuen niretzat izen eslaviarra euskalduna baino.

Zaindu

Nerea Ibarzabal
Zaintza, errespetua, goxotasuna, onarpena eta inguru seguruak. Bazoaz ikasten, eta oraindik gutxi diren arren, badira kontzeptu horiek praktikan jar ditzakezun zirkuluak zure bizitzan. A ze zortea. Hain zara besteei emana, non ez baitza...

Estekatua

Igor Elordui Etxebarria

Irailaren 6an, Kataluniako Parlamentuak Erreferendumaren Legea onartu, eta Els Segadors abesten hasi ziren diputatuak. Esan beharrik ez da egongo, honezkero, baina despistaturen batek galdetzekotan: Els Segadors Kataluniako himno ofiziala da. Irakurri nion Miren Amurizari irailaren 8an BERRIAko Bira bere zutabean inpresioa egin ziola, ez zuela abestia ezagutzen baina solemnea iritzi ziola, kutsu epikoduna. Aurrerago galdetzen zuen gurean zer kantatuko ote genukeen gisako egoeraren batera iritsiz gero. Egun berean hari berari tiraka idatzi zuen Larrepetit Onintza Enbeitak. Hala zioen: "Irudi hunkigarria izan da aste honetakoa: Kataluniako parlamentua zutik Els Segadors kantatzen erreferendum legea onartuta. Eta gu hemen, Euskal Herrian, elkarrekin kantatzeko ereserkirik gabe".

Ispilua

Nerea Ibarzabal

Lagun batekin elkartu naiz aste honetan, eta kontatu dit pertsona batek min egin diola. Zer egin dion ere kontatu dit, eta nik, kafe baten bueltan konbokatutako edozein lagunek bezala, bere aldea defendatu dut, eta "pertsona gaiztoarena" justifikaezina dela esan, nola egin diezazuke hori? Erdi zoratuta egongo da edo arazoren bat izango du. Ze, kasualitate guztiz frogagarriz, gu eta gure ingurukoak beti gara mina pairatzen duen jende zintzoa. Baina oraingoan lagunak ispilu bat jarri dit begien aurrean, eta hor ikusi dut neure burua, solomo pintxoa antsietatez jan eta buruarekin baietz baietz egiten, bere istorioko "pertsona gaiztoaren" paperean neu ere egon naizela esan edo ez erabaki bitartean.

Zu, iraila

Nerea Ibarzabal

Buruilak uda ez du hiltzen, baina negua du oroitzen", dio irailari dagokion egutegiko orriak. Argazkian sagar gorri batzuk saskiratzen ageri da norbait. Eta pentsatu dut asko esaten duela zutaz iraila bizitzeko duzun moduak, edo, are gehiago, hilabete bat bazina, ziur asko iraila zinatekeela.

Kalera, kalera!

Igor Elordui Etxebarria

Mendian gora, burua galtzen dut maiz, herriko kaleetan sarritan galdu izan naiz. Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura? Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura? Aldapan gora, pausorik pauso; aldapan behera, auzorik auzo. Gaztainondo ta pago, eskultura arraro, kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Ockhamen labana

Igor Elordui Etxebarria

Irailak bat gaur. Hilabete, beraz, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumerako. Asteon, lerrook idazteko tenorean, bederen, Junts pel Siko eta CUPeko diputatuek Trantsiziorako Legea (deskonexiorako legerik garrantzitsuena, galdeketan independentziaren aldeko botoak irabaziz gero) aurkeztu dute; Mariano Rajoyk erreferenduma egiterik ez duela onartuko berretsi duen egun berean.

Osoa

Nerea Ibarzabal
Laranja erdiarena likuadoran sartu genuen, hasi ginen esaten fruta osoak ginela, gu osatzeko erdirik ez zaigula falta. Marrubi, madari, platano osoekin egon nahi dugula. Baina, hori bai, egon egin nahi dugula. Iruditzen baitzait lehen g...

Kalean; eta etxean?

Igor Elordui Etxebarria

Duela bost urte baino gutxiago egiten da euskaraz kalean. Hori da pasa den astean Soziolinguistika Klusterrak aurkeztu zuen Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzaren ondorioa. Bost urtean behin egiten dute neurketa, behaketaz —azkena, beraz, 2006an egin zen—. Kalean ibiltzen dira behatzaileak, eta erreparatzen dute jendea zein hizkuntzatan ari den. Bada, kalean hizketan entzun dituztenetatik %12,6 ari ziren euskaraz.

Distantziak

Nerea Ibarzabal

Gertatzen da batzuetan kantu baten letra, albiste bat, txio bat… zeuretzako preseski idatzia dagoela iruditzen zaizula, bat-batean iritsi dela zugana zerbait esateko. Horrelako zerbait sentitu nuen joan den astean Txomin Ezponda bertsolariari BERRIAk egindako elkarrizketa irakurtzean. Bere garaiko bertsolaritza eta egungoa konparatzeko iradoki zion Garbiñe Ubedak, eta honela erantzun zionk: "Giroa, entzuleak, bertsolariak, bizimodua; dena aldatu da. Lehen, jendea elkarretaratzen zelarik, besta zen. Orain, gazteak entzunda, irudi luke bertsolaritza lana dela. (…) Ailegatzen dira, eta hileta batean baleude bezala, serio-serio bertsoak egin, saioa bukatu eta ospa. Gu, taula gainean ordubete egin eta gero, ostatu txokoan beste bi orduz aritzen ginen bertsotan".