Igor Elordui Etxebarria
Melciorak 18 urte ditu eta Errumaniako herri txiki batekoa da. Herriko etxe gutxi batzuk asfaltozko kaleetan eraiki ziren, baina gehienak, Melcioraren etxea, adibidez, euria egiten duenean zingiratu egiten diren kalezuloetan egi...
Iritzia
Gezurberri on
Nerea Ibarzabal
Uste dut beti gorrotatu izan dudan jende klasea izateko pauso batera nagoela oraintxe: Gabonak gustatzen ez zaizkion pertsona marmartia. Olentzero gurasoak direla bortxaz deskubritu eta, gradualki, Grintx edo Gabonen etsai bilakatzeko prozesua abiatu dudala esango nuke. Jada ez dut ospatzen kalean argiak jarri izana, arbola ere ez dut apaindu, opariek berdin didate, eta eguneroko errutinak harrapatuta naukala iristen da abenduaren 24 gaua, eta joan ere halaxe joaten da, oharkabean.
Onegia, mundu honetarako
Igor Elordui Etxebarria
Eskela batean ikusi dut (ez dut izen-abizenik emango; ez da gizalegezko ezta bidezko eta, gainera, berdin dio): A. Z. 57 urte. Zure lagunek ez zaituzte ahaztuko. Eta azpian beste esaldi hau: Onegia, mundu honetarako. "Adios!" Pentsatu dut. "Onegia mundu honetarako? Hara, orduan, zergatik joan den bestera".
Tzun patzun pa
Nerea Ibarzabal
Badira zenbait parrandako eztabaida, esaldi, aitortza, alkoholezko geruza batek estaliak egon arren, eta behin eta berriro erlatibizatzen saiatuta ere, etxera eramaten dituzunak belarri atzean gordeta. Eta esnatu eta hor irauten dute, e...
Konparaziozko pertsonak
Igor Elordui Etxebarria
Konparaziozko perpausak dauden bezala, konparaziozko pertsonak daude. Denok daukagu apur bat horretatik, denok baikaude jaiotzatik bertatik, eta bizitza osoan zehar, konparatuak izatera zein konparatzera kondenatuak. Elaia bi ki...
Jaitsi
Nerea Ibarzabal
Descartesen "Pentsatzen dut, beraz banaiz" hura gehiegi barneratu zenuelako edo, zure bekokiaren eta hezur parietalaren artean kabitzen da zure izate guztia. Arrazionala zara, sentimenduak pentsatzerainokoa (pentsa!). Eraikinak, arazoak, egitekoak, egin gabeak, helburuak, antolaketa, asfaltoa zara. Plazera eta inspirazioa ere programatu egiten ditu zure garun ahaltsuak, kirola ere bai, tristura ere bai. Horregatik deskantsatzen duzu bakarrik igandeetan, horregatik egiten duzu dantza asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara kiroldegian eta ez edonoiz eta edonon, horregatik egiten duzu negar zure gelara iritsitakoan, iluntzean.
Tik-tak
Igor Elordui Etxebarria
Ume txikiak dauzkazuenok ederto ulertuko duzue kontatzera noan hau: goizeko... bota zortziak. Umeak esnatzeko ordua. Armosua prest dago mahaian; hamaiketakoa ere prest, motxilan; eskolara eramango duten arropa ere bai, armairuan...
Mapak
Nerea Ibarzabal
Gure ondotik joan diren pertsonek zeuk hautatu ondoen datorkizun joan-en adiera arrasto asko uzten dituzte, arropak, elkarrizketa amaitu gabeak, liburuak, argazkiak… azkenean denborak kaxoi formako amaiera emango dien hainbat kontu. Baina leku bat uzten duenak beti uzten du zerbait ezabatu gabe, eta hori lekua bera da. Lekuak.
Susmagarria ez ezik, salagarria
Igor Elordui Etxebarria
Bizkaiko Hitza-n partekatzen dugun txokotxo honetan —Susmagarria iritzi-artikuluan—, Nerea Ibarzabalek Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ingurumarian jazo zen istorio bat kontatu zigun joan den astean. Gogora dakart ostera ere: final-laurdenetako sei saioetatik emakumeek lautan lehen postua lortu dutela eta, bertsozale batek bi gizonen arteko elkarrizketa entzun zuen, zeinetan, gizonetako batek "hainbeste andre aurrean..." bota zuen, eta besteak ihardetsi: "Susmagarria...".
Susmagarria
Nerea Ibarzabal
Twitterren zabaldu zen txio bat joan den asteburuan, eta benetan saiatu naizela horri buruz idazteko tentazioari ihes egiten, bene-benetan, baina ezin izan dut ez dakit inspirazio faltagatik izan den edo, besterik gabe, gaiak erreta naukalako azkenaldian-. Bertsozale batek bi gizonen arteko elkarrizketa entzun eta Twitter bidez elkarbanatu zuen; Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan ziharduten: "Hainbeste andre aurrean…", esan zuen batek, eta "susmagarria…", erantzun zion besteak. Txapelketa jarraitu ez dutenentzako, final laurdenetako sei saiotaetik lautan emakumeek lortu dute lehen postua. Susmagarria, zalantzarik gabe.