Terrazei dagokien araudia adosteak sortu du korapilo gehien Bilbon. Udalak ez du terrazarik gura eguerdiko hamaikak baino lehen. Eskaera hori egin die ostalariei, hain zuzen ere, karga eta deskarga orduetan bideetan terrazarik egon ez dadin. Bestetik,...
Bizkaia
Zorobidean
Garrasiak entzuten dira alde guztietatik. Autobuseko atzeko eserlekuetatik, metroko eskailera mekanikoetatik, aparkalekuetako auto artetik… Saramagoren Itsutasunari buruzko saiakera-n, kutsatuak mantentzen dituzten gune kontrolatuaren barruan sentitzen zara askotan. Oihuak, aieneak.
Batzuek abesten dute, tarteka —eta eskerrak?—. Beste asko kexu dira, edo haserre, ulertzea ezinezkoa zaizun arrazoi bategatik. Zeure ezkerretara, denda bateko erakusleihoak itzultzen dion bere buruaren islarekin eztabaida latzean dago bat. Gehiagotan ikusi duzu, baina, gehienetan, bakarrizketa baketsuan dago, pozik. Oraingo honetan, semaforoa berde jarri arte itxaroten zaudela, eztabaidaren zergatia ulertu duzu: antza, erakusleihoko bere islak ogi puska bat lapurtu dio. Lotsagabe bat dela, aurrez aurre egonda ikusi egin duela eta ukatzeko lotsarik zelan ez duen galdetzen dio. Sutan dago. Hobe ez molestatzea.
Kalifornia hegoaldeko ospitale batean lan egiten du Crissyk, erizain. Eta berak esana da Ameriketako osasun arazo larriena dela gaixo mentalak osatzeko eta zaintzeko sistemarik ez dutela. Horrela, Los Angeles bezalako hiri handiak psikiatriko irekiak bihurtu dira.
Ur tantekin gertatzen den moduan, elkar erakartzen dute zentzua galdu dutenek, eta, itsaslaminen kantuak marinelak nola, xarmatu egiten ditu L.A.-ko askatasunak. Bertan libre direlako duten errealitatea zukutzeko.
Begiradan nabaritzen zaie aspaldi joanak direla senak ihes egin dien horiei. Begiratzen dizutenean, beren galbahe eriaren atzean preso dagoen gizakiak analizatzen zaituela sentitzen duzu. Gehienetan zuk ez dituzu ulertzen, baina beraiek zu ere ez.
Badaude begirada fokuratuagoa dutenak ere, baina janzkeragatik eta egiten dituztenengatik berezitxotzat hartzen dituzu. Oihu egiten dute bat-batean, haien paretik pasatzen zarenean. Begiratzen diezu, eta barre egiten dute. Eta ozen abesten hasten dira, zuri begira. Komunikazioa dago. Begirada trukaketa horretan ez dago iragazki matxuraturik. Nahita hartu dute horiek nora ezaren bidea.
Arazo larriren batek bultzatu behar izan ditu erabaki hori hartzera: familia kontuak, ekonomiak, bakardadeak, larriminak… Aurrera jarraitzen duzu, eta, hurrengo semaforoak eraztun berdea piztu baino lehen, zuk egiten duzu oihu: "Aaaaaah!". Inork ez dizu begiratzen. Megalopolian normala baita anormala beharko lukeena.
Erotasunak harrapatu ditu batzuk, tamalez. Nora eza besarkatzea erabaki dute beste batzuek. Eta, bitartean, ezer gertatuko ez balitz legez, aurrera jarraitzen dute ez-kutsatuek, zorobidean, hiriko gune ez-kontrolatuan.
Oinezkoak lehenesten aitzindari
Bilbo ez da hiri bakarra ibilgailuei sarbidea mugatzeko erabakia hartu duena alde zaharra oinezkoentzat egokitzeko, eta ezta lehenengoa ere. Bizkaian horrelakoak egin dituzte herri batean baino gehiagotan: Balmaseda da horietariko bat, adibidez. 2005a...
“Bost bat tonako pazientzia behar duzu maketak egiteko”
Baxurako Gran Artibai txaluparen maketa egiten dabil egunotan Gabriel Arrizabalaga Larrinaga (Ondarroa, 1953). Haztegiak, zubia eta zutoinak dauzka alde batean, aske, amarraleku barik, eta kaskoa zentimetro gutxi batzuetara. Aurrealdea, barrutik, marr...
Bilboko Begoñako igogailua ekainean itxiko dute
Bilboko Zazpikaleetan dagoen Begoñako igogailua itxi egingo dute ekainaren erdialdean. Halaxe erabaki du igogailuaren jabe den Ascensores de Begoña SL enpresak, eta horretarako bi arrazoi nagusi eman ditu: batetik, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailarekin izandako negoziazioetan aurrerapausorik ez egitea; eta, bestetik, aspalditik nozitzen ari diren diru galerak pilatzen ari direla eta, negozioari eusteko gero eta zailtasun gehiago izatea.
Han, bost langile aritu dira beharrean egundaino, eta igaro den astean eman diete erabakiaren berri. Edonola ere, oraindik ez daukate eguna zehaztuta, eta enpresako arduradunak adierazi du igogailua hilabeteko epean itxiko duela.
Ez da Begoñako igogailua ixtea iragartzen den lehenengo aldia. Aurten ixteko asmoa zuten, otsailaren 20an, hain zuzen ere. Azkenean, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko ordezkariek negoziazioetarako epemuga luzatzea erabaki zuten, eta zalantza airean geratu zen. Baina, langileen ustez, orain hartu den erabakiak ez du atzera bueltarik izango, eta behin betiko itxi behar izango dute.
Lanuzteak, bertan behera
Enpresako buruarekin batzartu ostean, langileek adierazi dute bertan behera utziko dituztela aldez aurretik iragarritako eta gaur hasiko ziren lanuzteak. Egoera konpondu ezean, greba mugagabea hasteko prest agertu ziren. Izan ere, azken hiru hilabeteetan ez dute soldatarik jaso. Egun, etorkizunera begira daude. Behin itxita Arangoiti auzoko igogailuaren bide bera jarraituko duen kezkatzen ditu langileak: 66 urtez lanean egon ostean, 2010ean itxi zuten.
LANDAREAK KUARTELAREN ORDEZ
Zenbait talde antimilitaristak eta ekologistak Soietxeko (Mungia) kuartelaren aurkako XXV. martxa egin zuten joan den zapatuan. Bota kuartelie ta erein porrue leloa hartuta, baserritarrez jantzita zihoazen martxako kideek kasko erraldoi bat zeramaten,...
Xorokil harrobiaren irekiera gelditu nahi du Arratia Bizirik plataformak
Arratia Bizirik plataformak adierazi du Xorokil harrobia zabaltzeko proiektuak eragingo dituen ondorio ekologikoak "oso kaltegarriak" izango direla herriarentzat. Martitzenean amaitu zen alegazioak aurkezteko epea, eta, egun, lizentzia bat baino ez da...
Urtarrilerako aurreikusitako neurriak, atzeratuta
Urtarrilean ziren berez indarrean jartzekoak ibilgailuentzako neurri eta arauak Bilboko Zazpikaleetan, baina hemendik gutxira jarriko dituzte azkenean martxan. Bizilagun batzuen eta besteen interesak uztartu behar zirelako atzeratu da neurria. Besteti...
Jarraipenerako batzordeak Oiolako ura ona den ebatziko du astelehenean
Oiolako ura edateko ona den ala ez ebazten saiatuko da urtegiaren jarraipenerako batzordea. Datorren astelehenean egingo dute batzarra. Sei urte igaro dira Barakaldoko etxeetara iristen den urean lindanoa lehenengoz aurkitu zutenetik.Uraren kalitatear...