• Elorrioko igerilekuetako obretako kalteen zenbatekoa. Elorrion egiten ari diren igerilekuetako lanetan zenbait kalte egin dituzte. Udalak emandako datuen arabera, 3.200 euroko kostua izango dute kalteok.
Bizkaia
Plaza zelan berrantolatu aztertzen ari dira orozkoarrak
Orozkoko erdigunea eta, bereziki, Zubiaur plaza etorkizunean zelakoa izango den erabakitzeko prozesuan murgilduta daude herrian. Udalak herritarren parte hartzea eskatu du obrak hasi aurretik. Bihar dute hurrengo zita. "Interesgarria da udalak herrita...
Getxoko udal hedabideak: publikoak?
Getxoberri udal aldizkarian udal bilkuran ordezkatuta dauden alderdiei utzitako iritzi tartean EAJk hauteskunde propaganda sartu izana ez da ekintza bakan bat, udalerri horretako Informazio Arloak daraman komunikazio politikoaren beste adierazle bat baizik. Estrategia horren ondorioz, Getxoko gobernuan dagoen alderdiaren bozgorailu bihurtu dira.
Apirilaren 10eko 1/2014 hauteskunde propagandari buruzko Instrukzioak jasotzen duenez, udal hedabideetan —irratietan izan ezik— herrialdetako hauteskunde batzordeen eskuetan dago hauteskunde propagandaren banaketa, zeina egiteko orduan hedabidearen hedadura esparruan aurreko europar hauteskundeetan alderdiek izandako ordezkaritza kontuan hartu behar duten.
Getxoko Udalak bi aldiz ez du bete instrukzioa: lehenengoz, EAJren hauteskunde propaganda sartu duenean, eta, bigarrenez, "akatsa" konpontzeko, udaletxean ordezkatuta dauden gainerako alderdiei hauteskunde propaganda egiteko aukera eman dienean. Bigarren kasuan, ez ditu kontuan hartu ez ordezkaritza ezta proportzionalitate irizpideak ere banaketa egiteko orduan.
Erantzukizunak argitu, eta, eta arau-haustea izan dela ondorioztatuko balitz, hartu beharreko neurriak aplikatzeaz haratago, ekintza honen larritasuna azpimarratu behar da, gainera, kontuan hartuta badela beste bat udal hedabideen kudeaketa txarrean. Rankinetan, Getxo Estatuko udal gardenetarikoen artean agertzen bada ere, titulua emateko orduan edukietarako irisgarritasuna kontuan hartzen delako da, eta ez edukien analisian oinarritutako azterketa batek halakorik adierazten duelako. Edukiak aztertuta, oso nabarmena da udal hedabideetan informazio instituzionalak duen pisua; auzoko bizitzak, elkarteek edo jende taldeek sortzen dituzten albisteak alboratzen edo ia azaltzen ez diren aldean, ez bada erakunde bizitzarekin erlazionatutako gaietan. Hau da, udal hedabide horietan informazio funtzioa goitik behera gauzatzen da, eta gobernu funtzioaren helburu propagandistikoak lehenesten dira zerbitzu publikoen irizpideen gainetik.
Duela urte batzuk, Getxon bazegoen udal hedabideen gaineko kontrol kontseilu bat, beste komunikabide publikoetan dagoen antzekoa —zeinetan alderdiak proportzionalki ordezkatuta ziren—, eta osoko udal bilkurari zegokion zaintzeko funtzioa. Kontseilu horren desagerpenak eta zaintza bilkuratik kentzeak, berriz, aukera eman zion gobernu taldeari, eta kudeatzen duen alderdiari, hedabideak nahi bezala kudeatu eta maneiatzeko. Egia da, esaterako, 2010ko Ikus-entzunezko Lege Orokorrak udal gobernu organoen eskuetan uzten duela zerbitzu publikoaren funtzioaren kontrola, baina, era berean, jasotzen du hedabide publikoen lerro editoriala gidatu behar duten irizpideak ordezkaritza anitzeko organo batek egin beharko zuela, zeinak bere hedadura esparruan dagoen aniztasun politiko eta soziala islatuko dituen.
Halako organo batek lagundu ahalko luke udal komunikabideek, zerbitzu publiko diren heinean, dagozkien funtzioak bete ditzaten, Catalunyako COM Radio sareko irratiek azaldu legez: "Kalitatezko zerbitzu publiko bat eskatzean, non gertuko komunikazioa garrantzitsua eta beharrezkoa den, informazio eskubidea bermatzeko, aniztasun demokratikoa laguntzeko, kultura eta hizkuntza babesteko eta heldu berrien integrazioa errazteko".
Atzerritarrak erroldatzea eztabaidagai
Duela urtebete egindako grabazioa den arren, gaurkotasun osoa dauka. Josu Bergara Sestaoko alkatea etxe agentzietako arduradunekin bildu zen 2013ko ekainean, eta eskaera zehatz bat egin zien: etorkin batzuei ez ziezaietela euren etxebizitzetan bizitze...
Bihotz Gaztea ikastolak seguru ibili nahi du mugikortasun taldearekin
Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak bere inguruneak ikasleentzat seguruagoak izan daitezen nahi du. Horretarako, udalaren eta udaltzaingoaren laguntzaz, herriko lehen mugikortasun taldea sortu du. Hala, hamalau boluntariok haurren sarrerak eta irteera...
PUBLIKOARI GORROTOA, BUELTAN
Ia urtebetez taularatu gabe egon ondoren, Ander Lipus aktoreak interpretatzen duen Publikoari gorroto antzezlana berriz ere ematen hasi dira Euskal Herriko agertokietan. Joan den astean Hendaian taularatu ondoren, gaur Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoan ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera. Formatu txikiko Atxiki antzerki zikloaren barruan programatu dute Iñaki Mendigurenek idatzitako eta Manex Fuchsek zuzendutako antzezlana.
Jaietara garraio publikoan joateko deia egin dute
Etzi egingo diren hezkuntza jaietara garraio publikoan joateko deia egin dute antolatzaileek. Tren lineak eta ordutegiak egokitu dituzte bi herrietara joateko. Balmasedara heltzeko, Bilbo-Balmaseda linea. Eta Gernika-Lumora joateko, Bilbo-Eibar, Bilbo...
Pertsona eta autoen elkarbizitza uztartu guran
Bilboko Zazpikaleetako bizilagunek "urteak" daramatzate kexaka beren auzoko zirkulazio handiagatik. "Karga eta deskarga lanak ez dira behar bezala egiten. Azken finean, oinezkoentzako eremua ez da behar bezala erabiltzen". Javier Rodriguez Bihotzean a...
ABSTRAKZIORA HELTZEN DEN GORPUTZA
Abstrakzioa laztantzeraino eramaten du giza figura bere piezetan Henry Moore artistak (Castleford, Ingalaterra, 1898 - Much Hadham, Ingalaterra, 1986). XX. mendeko eskultore nagusietariko bat izan zen, eta maiz aritu zen kale eskulturak egiten. Munduk...
11:00 baino lehen terrazarik ez jartzeko eskatu dute
Terrazei dagokien araudia adosteak sortu du korapilo gehien Bilbon. Udalak ez du terrazarik gura eguerdiko hamaikak baino lehen. Eskaera hori egin die ostalariei, hain zuzen ere, karga eta deskarga orduetan bideetan terrazarik egon ez dadin. Bestetik,...