Bizkaia

Atzerritarrak erroldatzea eztabaidagai

Duela urtebete egindako grabazioa den arren, gaurkotasun osoa dauka. Josu Bergara Sestaoko alkatea etxe agentzietako arduradunekin bildu zen 2013ko ekainean, eta eskaera zehatz bat egin zien: etorkin batzuei ez ziezaietela euren etxebizitzetan bizitze...

PUBLIKOARI GORROTOA, BUELTAN

Ia urtebetez taularatu gabe egon ondoren, Ander Lipus aktoreak interpretatzen duen Publikoari gorroto antzezlana berriz ere ematen hasi dira Euskal Herriko agertokietan. Joan den astean Hendaian taularatu ondoren, gaur Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoan ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera. Formatu txikiko Atxiki antzerki zikloaren barruan programatu dute Iñaki Mendigurenek idatzitako eta Manex Fuchsek zuzendutako antzezlana.

Jaietara garraio publikoan joateko deia egin dute

Etzi egingo diren hezkuntza jaietara garraio publikoan joateko deia egin dute antolatzaileek. Tren lineak eta ordutegiak egokitu dituzte bi herrietara joateko. Balmasedara heltzeko, Bilbo-Balmaseda linea. Eta Gernika-Lumora joateko, Bilbo-Eibar, Bilbo...

‘Erronka garbia’ egitasmoa abiatuko dute Ibilaldian

Herri garraioaren erabilera sustatzeko eta ahalik eta hondakin gutxien sortzeko kontzientziazioa egiteko egitasmoa jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ikastolen Elkarteak. Erronka garbia izena jarri diote. Ibilaldian egi...

Barakaldoko Udalak ez du babestuko BECi emandako kreditu berria

"Zuhurtzia". Hitz hori erabili du Alfonso Garcia Barakaldoko alkateak BEC erakustazokaren zorra ordaintzeko bankuekin lortu den akordioa babesteko garaian. Ez du hala egingo, "gardentasunik eza" sumatu duelako erakustazoka kudeatzen duten bi akziodun nagusien —Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia— eta bankuen artean lortutako akordioan. 150 milioi euroko kredituarekin bere zorraren zati bat birfinantzatu ahal izango du BECek. Baina kreditu horren ordainetan erakunde publikoek ordaindu beharko dituzten interes tipoak zenbatekoak izango diren "ez dago argi", alkatearen ustez.

150 milioi horiez gain, beraz, interesen ordainetan zenbat ordainduko den argi ez egotea salatu du. Horregatik, "era horretako operaziorik" ezin duela babestu esan du. Kasu horretan, ordea, Barakaldoko Udalak ez du inolako arriskurik, kreditua Jaurlaritzak eta aldundiak ordainduko dutelako, "baina ordezkari politikoek diru publikoa behar bezala erabiliko dela bermatu behar dute", eta, kredituaren truke ordaintzen den interesak zenbatekoak diren jakin gabe lortutako akordioa ona edo txarra den ezin dela bermatu: "Inork izenpetuko al luke hipotekarik zein interes ordaindu behar duen jakin gabe? Kasu honetangauza bera da".

Bi mailegu

BECen eraikuntza ordaindu ahal izateko bi kreditu eskatu behar izan ziren, eta biak ordaintzeko ardura Jaurlaritzak eta diputazioak hartu zuten. Batetik, Europako Inbertsioetarako Bankuari 250 milioi euro eskatu zitzaizkion, eta diru hori ez da 2027. urtera arte itzuliko. Bigarren kreditua 150 milioi eurokoa zen, eta banku talde edo partzuergo bati eskatu zitzaion. Ekainerako itzulita behar zuen, baina ez da hala izan. "Bigarren kreditu horretan interesa besterik ez da ordaindu, eta, horregatik, hasiera hartan zor ziren 150 milioi horiek zor dira oraindik". Horregatik, azpiegituraren inguruan egin den kudeaketa "kaskarra" izan dela nabarmendu du Garciak, eta EAJ egin du horren erantzule.

Ezkerraldeko beharginen borroken testigantzak

"Ezkerraldea langile borrokak eraiki du". Horixe dio Sestaoko Txirbilenea kultur guneak, eta horregatik II. Langile Borroka jardunaldiak egiten ari da egunotan. Etorkizuna ere beharginen eskutik iritsiko da, "motor" izateraino.Gaur eta bihar, esaterak...

LOMCErik gabeko herrien alde sinadurak biltzen ari dira

Hezkuntza Plataformen Topagunea aurkeztu zuten joan den martxoan. LOMCE legearen aurka dauden eta hezkuntza sistema "propioa" eraikitzeko konpromisoa duten hainbat herritako hezkuntza batzordeek osatzen dute topagunea. LOMCErik gabeko herriak izeneko ...

1975. urtean jaio nintzen

Adinak aurrera egitean, urteak betetzeak pisu handiagoa hartzen du. Izan daiteke urteekin kiloak gora egin dutelako eta gero eta gehiago kostatzen zaigulako eskailerak igotzea. Urteak esateko orduan, etxeko solairuekin alderatzea dut gustuko. Bigarren...