Bizkaia

San Antonioren ospakizunak

Han eta hemen, San Antonio eguna ospatuko dute egunotan. Igorren, gaur, umeentzako jokoak, erraldoiak, gastronomia lehiaketak eta Zea Maysen kontzertua izango dira. Bihar, Euskaraz bizi gura dot eguna egingo dute. Domekan, txokolate janagaz amaituko dituzte jaiak.

Zeberion, sardina jana, puzgarriak eta berbena izango dituzte, besteak beste, gaurtik domekara bitartean.

Horrez gain, Abadiñon, Gallartan, Arrigorriagan, Erandion, Errigoitin eta Sukarrietan ere hainbat ekitaldi egingo dituzte San Antonio ospatzeko.

San Antonio jaiak

Hainbat herritan ospatuko dituzte San Antonio jaiak, gaurtik domekara bitartean.

Euskaraz hutsik dago antzokia

Arriaga antzokiak hilabetea amaitzearekin batera jaitsiko du denboraldi honetako oihala. Berriz ere igoko du, ordea, eta, horretarako, datorren denboraldiko programazioa prestatzen aritu da Emilio Sagi antzokiko zuzendari artistikoa bere lantaldeareki...

Euskal eskulturaren erakusketa handia

Arte Kalea artearen aire zabaleko jaialdian murgilduta dago Balmaseda. Eskultura abiapuntu hartuta, erakusketa handi bat inauguratu berri dute han.Hain zuzen, Euskal Herriko panorama artistikoaren eskultore adierazgarrienen lana izango da lehenengo ja...

Arriaga barrutik ezagutzeko bisitak

Arriaga antzokia ezagutzeko bisita gidatu eta antzeztuak egingo dituzte bihar eta etzi. Bi saio prestatu dituzte horretarako: bata, 11:00etan, eta bestea, 12:30ean. Helduen sarrerek bost euro balio dute; umeenek, bi.Txantxak eta abestiak tartekatuta, ...

Ordu batzuetarako aparkalekua, bermatua

Lana edo bestelako kontuak direla eta, norbere bizilekutik beste herri edo hiri batera autoz joan behar dutenek, sarri, denbora gehiago behar izaten dute aparkalekua aurkitzeko, errepidean ibilbidea egiteko baino. Arazo horri irtenbidea emate aldera, Comparko plataforma eratu dute: ordu jakin batzuetarako aparkalekuak eskaintzen dituztenak eta horiek alokatu gura dituztenak harremanetan jartzeko sarea.

"Eguneko ordu batzuetan aparkaleku pribatua erabiltzen ez dutenak, batetik; eta denbora tarte batzuetan autoa aparkatu behar dutenak, bestetik; bi multzo horiek harremanetan jartzea da ideia", azaldu du Alicia Pesquera Comparkoren zuzendari eta sortzaileak. "Gure helburua da hirietan ahalik eta aparkaleku pribatu libre gehien merkaturatzea, egun gertatzen diren zirkulazio arazoak saihesteko".

Europan ezagutu zuen Pesquerak proiektu horren eredua. "Frantzian, bereziki, oso ondo funtzionatzen du". Orain, Bizkaian abiatu dute.

Sare horri esker "denek" irabazten dutela deritzo. "Gure balioen barruan sartzen da sistema hau; guztiontzat onuragarria da. Partekatzeko modu bat da". Aparkalekua alokairuan uzten duenak "espero ez zuen diru kopuru bat jasoko du; han aparkatu gura duenak, bestalde, leku finko bat lortuko du denbora jakin batean aparkatu ahal izateko".

Gizarteak berak ere irabaziko duela iritzi dio, gainera: "Hirien berrantolaketari dagokionez, zirkulazioa arinagoa izango da. Izan ere, [autoz egiten den ibilbidearen] denboraren ia %30 aparkatzeko erabiltzen dugu". Karbono dioxidoaren gehiegizko isurketa ere aipatu du. "Hirietan horrenbeste karbono dioxido isurtzeari uztea ere guztion mesederako izango da".

Horretarako, erabiltzaileen sarea eratu gura dute comparko.com webgunean. "Hotel bat edo hegaldi bat bilatzeko sistema bera da gurea", azaldu du: "Aparkaleku baten bila dabilenak, egoki deritzona aurkitzen duenean, konfirmatu egin behar du egun jakin batean erreserba egin gura duela. Konfirmazio horren abisua iritsiko zaigu guri orduan, eta, berehala, aparkalekuaren ugazabagaz jarriko gara harremanetan". Partzela alokatu gura dion pertsonaren datuak emango dizkio Comparko sareak, eta, hortik aurrera, eurak jarriko dira elkarregaz harremanetan. Beraz, plataformak "erabiltzaileei elkarren berri emateko" betebeharra besterik ez du.

Prezio merkeagoak

Pesquerak zehaztu du aparkaleku horien prezioa bat edo beste izango dela proiektua martxan jartzen den hiri edo herriaren eta hango eremuaren arabera. Hala ere, adibide gisa, kopuru zehatz batzuk plazaratzera ausartu da: "Bilbon, partzela baten truke hilean 100 edo 125 euro ordaintzen badira, esaterako, 08:00etatik 20:00etara alokatzen duenak 50 euro ordain ditzake".

Dena den, argi utzi du alokairuaren prezioa aparkalekuaren jabeak zehaztuko duela, eurak aholkulari lanak egiteko asmoa duten arren: "Zentzuzko denbora tarte bat igarota inork ez badu partzela jakin bat eskatu, baldintzak aldatzeko gomendioa egingo diogu jabeari".

Alokairuagatik ordainduko duenaz gain, Comparkoren kudeaketa lanak ere pagatu behar ditu zerbitzua eskatzen duenak. "50 euro horiez gain, partzela alokatzen duenak beste sei edo zazpi ordaindu beharko lituzke, kudeaketa kontuengatik". Prozesua behar bezala gauzatzen dela baieztatu artean —aparkalekuaren jabeak adostutakoa betetzen duela—, diru hori ez diote helaraziko. "Hiruzpalau egunez gordeko dugu, badaezpada, alde bien segurtasuna eta kontrola bermatzeko", zehaztu du.

Erabiltzaileak prezioan nabarituko dituen onurez gain, bestelakoak ere aipatu ditu: "Autoa egun osoz non aparkatu bilatu beharra saihestuko dugu horrela. Isunak ere gutxitu egingo dira".

Hilabete barru, martxan

Aparkalekuak alokatzeko sare hau hastapenetan baino ez dago, oraingoz. "Partzelak biltzeko garaia da hau. Beharrezko aparkaleku kopurua lortzen dugunean, haien berri emango dugu, alokatu gura dituenak aukeratzeko beste izan ditzan", azaldu du.

Hala ere, orain arteko martxari erreparatuta, "bi edo hiru aste barru alokatzeko aukera" zabalik egongo da, Pesquerak aurreikusi duenez. "Gaur [martitzenari aipamen eginez], esaterako, eskaintza mordoa iritsi zaigu".

Bilbo, Barakaldo, Durango... Edozein herritako eskaintzek dituzte ateak zabalik Comparkon. Estatu osora zabaldu gura duten proiektua da, baina Bizkaia aukeratu dute abiapuntu gisa: "Hemengoak izanik, eremu hau ezagutzen dugu hoberen. Horixe da egon daitezkeen aukerak kontrolatzeko modu errazena, eta proiektua aldatu beharko balitz, egoera aztertzeko ere, hemen ikusten ditugu aukera onenak".

Dominadun eta zaleentzako lehia

Ezgaitasunen bat duten kirolariek ekitaldi garrantzitsua dute domekan, Basauriko Probak egingo baitituzte. XVI. probak izango diren horietan berrehun kirolari inguru elkartzea aurreikusi du Jabi Condek, antolatzaile beharretan ari den atletak. Horieta...

70

Herri batzorde BizkaianHedapen zabala izan du Gure Esku Dago plataformak herrialdean zehar.22.000 bizkaitar baino gehiagok parte hartuko dute igandeko giza katean.

3.242

txandakako partzelakBilbon, txandaka erabiltzeko 3.242 aparkaleku daude. Egoiliarrentzat, bestalde, 16.439 dituzte.Sobera eta faltan. Hiriburuko leku batzuetan sobera daude (Euskadi plazan eta Areatzan, esaterako); Alondegian eta Indautxun, bestalde, ...