BILBO. Lara Izagirre zine zuzendariak bere lehen film luzea filmatuko du udazkenean Bilbon eta Zornotzan. Un otoño sin Berlin izeneko filmeko protagonistak Tamar Novas eta Irene Escolar izango dira. Besteak beste, Next Stop: Greenland film laburra zuzendu du Izagirrek.
Bizkaia
Izurtzako atzerriko adingabeentzako zentroa itxi dute
GIZARTEA. Astelehenean itxi zuten 2007az geroztik atzerriko adingabeak hartu dituen Izurtzako egoitza. Pablo Amezaga pedagogia zuzendariaren esanetan, "Bizkaira heltzen den atzerritar adingabeen kopurua urtetik urtera jaisten" ari delako itxi dute. Es...
Lara Izagirrek bere lehen film luzea grabatuko du
BILBO. Lara Izagirre zine zuzendariak bere lehen film luzea filmatuko du udazkenean Bilbon eta Zornotzan. Un otoño sin Berlin izeneko filmeko protagonistak Tamar Novas eta Irene Escolar izango dira. Besteak beste, Next Stop: Greenland film laburra zuzendu du Izagirrek.
Bizkaiko Zubia eta Portu Zaharra ezagutuz, bisita antzeztuen bitartez
GETXO. Bihar hasi eta irailaren 28ra arte, Bizkaiko Zubia eta Algortako Portu Zaharra ezagutzeko aukera eskainiko ditu Getxoko udal turismo bulegoak. Bisita antzeztuen bitartez emango dizkiete azalpenak bisitariei. 12 urtetik gorakoek hiru euro ordain...
Marxista edo leninista izan ordez, ‘manuelista’
Marabilli Sormen Festibalaren antolatzaileak eta sortzaileak dira manuelistak. "Aitzol Aramaiok, behin, afari batean manuelistak izan behar genuela aipatu zuen. Hau da, batzuk marxistak edo leninistak diren legez, gu manuelistak izango ginela. Ondarro...

Arratiako 65 langaberi enpresa sortzen lagunduko die aldundiak
Arratiara iritsi da Bizkaiko Foru Aldundiak iaz eskualdeetarako martxan jarri zuen enplegu plan sorta. Nondik norakoak Imanol Pradales Ekonomiaren Sustapenerako diputatuak azaldu dizkie Udalen Mankomunitatea osatzen duten 10 herrietako alkateei. Martitzenean egin zuten bilera. Egitasmoaren helburua izango da autoenpleguaren bitartez euren enpresa martxan jartzen laguntzea eskualdeko 65 langaberi. Horretarako, 393.250 euroko aurrekontua ipini du Ekonomia Sustapenerako Sailak. Diru laguntza modura banatuko dituzte.
"Langabeziak gehien zigortu dituen taldeei begira osatu dugu plana", azaldu du Pradalesek. Hala, enplegua aurkitzeko zailtasun gehien dituzten taldeek izango dute lehentasuna: gazteek, 45 urtetik gorakoek eta iraupen luzeko langabeek —beharrik barik bi urte baino gehiago daudenak—. "Lan merkatura sartzeko edo oztopo gehien dituztenak dira".
Langabeetako bakoitzak negozio proiektu bat aurkeztu beharko du. Bideratu eta martxan jarri ahal izateko aholkularitza eta finantzaketa emango dizkio administrazioak. Prozesua hiru fasetan banatu dute, aurretik beste eskualdeetan egin duten antzera. Irailean ekingo diote. Osotara, bost hilabete iraungo du programa osoak. DEMA enpresen sorrera eta garapenerako Bizkaiko foru sozietatea izango da arduraduna. Lehenengo fasea hilabetekoa izango da, eta epe horretan prestakuntza emango diete, enpresa bat martxan jartzeko eman beharreko pausuak zein diren jakin dezaten. Ostean, buruan daukaten ideia hori gauzatzen eta zehazten lagunduko diete, benetako negozio errentagarri bihurtu ahal izateko. Azken fasean enpresa bera martxan ipiniko dute, eta horretarako egin beharreko paper kontuetan ere administrazioaren gertuko laguntza izango dute.
Dagoeneko, 290 langabe
Prestakuntza eta proiektua zehazteko eta diseinatzeko faseetan hilero 350 euro jasoko ditu parte hartzaileetako bakoitzak. Hirugarrenean, berriz, enpresa martxan jartzen dutenean, 5.000 euro emango dizkiete. "Badakigu guztiek ez dutela arrakasta lortuko. Helburua da parte hartu duten 65 langabeen artetik %60 inguruk negozio iraunkorra martxan ipini ahal izatea. Hala, lan merkatura sartzea edo itzultzea lortuko genuke", azaldu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeetan martxan ipini duen hirugarren plana da honako hau. Estreinakoa Enkarterrian eta Ezkerraldean abiatu zuten, iaz. Harako hartan, 100 lagunek parte hartu zuten. Hego Uribera zabaldu dute urte honen hasieran, eta beste 125 langaberi lagundu diete. Arratiako 65ak batuta, osotara, 290 dira. "Eskualde guztietara zabaltzen dugunean, 450 izatea da helburua. Hainbat lan egin dugu dagoeneko, baina oraindik asko geratzen zaigu egiteko. Herrialde historiko osora zabaltzen jarraituko dugu. Hurrengoa Busturialdeko plana izango da". Pradalesen esanetan, egoerarik larriena bizi duten eskualdeetatik hasi dira, langabezi tasa altuena dutenetatik. "Eta oraingoan Arratiari egokitu zaio, une zailak bizi dituelako. Eskualdeko ekonomiaren ikur dien hainbat enpresa itxi dira, horrek eragin duen enplegu galerarekin".
Oraingoz, Enkarterrin eta Ezkerraldean iaz lortutako emaitzak baino ez dituzte esku artean. Pradales "oso pozik" agertu da. Honako datu hauek emanez egin du balantzea: "118 enpresa sortzen lagundu genuen. Horiei esker gizarte segurantzan 23 izen emate berri izan ziren autonomoen erregimenean. Horietatik %38 emakumeak ziren. Gainera, euren negozioa martxan jartzea lortu zutenen %56k bi urtean zeuden langabezian".
‘Aita Guria’-k berriz jaso du haize oihala
Joan den martitzenean ireki zituzten Aita Guria belaontziaren ateak. Konponketa eta zaharberritze lanak bukatuta, ostera ere ikusgai dago XVII. mendeko arrantzaleen bizimoduaren interpretazio zentroa, Bermeoko portuan. Irailaren 14ra bitartean, martit...