KORTEZUBI. Agustin Ibarrolak Kortezubin margotutako Omako basoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak udarako. Gaur hasi eta irailaren 7ra arte egongo da horretarako aukera. Bariku, zapatu eta domekan egingo dituzte bisitak,...
Bizkaia
“Ligan zein herrian erreferente bihurtzea dugu helburu”
Zazpi urte daramatza Plentziako Arkote Beteranoak taldeak martxan. ABE beteranoen arraun ligako talde sortzaileetako bat eta ligako talde garrantzitsuenetakoa izan da azken urteetan, hiru aldiz txapeldun eta bi aldiz txapeldunorde bukatu ostean. Baina...
Auzoetako jaiek badute zer erakutsi eta zer esan
Auzoak hiriko bizitza sozial eta ekonomikoaren ezinbesteko parte dira, puzzle erraldoi baten pieza; nortasun propioa dute, baina, eta horren ondorioz, gainontzeko auzoetatik desberdintzen dira. Bilbon hogeita hamar auzo baino gehiago daude, eta hango jai batzordeek urteetan salatu dute auzoetako jaiak antolatzeko orduan udalak "baimena emateaz gain ezer gutxi egiten" duela, nahiz eta hiriburuko biztanleriaren gehiengoa osatu. Horregatik, urteetan egindako lanaren onespena ematea eta auzoetan antolatutako jai eta ekintza kulturalek duten eraginaz jabetzea eskatzen dute eragileek. Hori dela eta, Bilboko Udalaren azken osoko bilkuran, EH Bilduren eskari bati jarraituz, auzoetako jaiek sortzen duten eragin sozial eta ekonomikoa aztertzea adostu zuen.
Azterketa 2015ean abiatuko dute. Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, espero dute "azterketa honek udalaren jarrera aldatzea eta auzoetako jai batzordeen lanaren onespena ekartzea". Proposamena ekainaren 5ean plazaratu zuen koalizioak, Ibarrekolandako jaien harira. Baina Ibaibarriagak azaldu du ez dela mota horretako azterketa bat egitea eskatu duten lehen aldia. Igor Vazquez Auzotarrok elkarteko kideak uste du "berandu" dela azterketa egiteko. Bilboko hogei auzoetako jai batzordeak biltzen ditu elkarte horrek, eta udalaren aurrean indarrak biltzeko sortu zuten, 2000. urtean. Auzotarrok taldeak 2009an egin zuen txosten bat gai horrexen inguruan. "Udalari eman genizkion datu horiek, baina ez zuten ezer egin", adierazi du Vazquezek: "Auzoetako jaiak indartu nahi badituzte, jai batzordeekin hitz egin beharko dute halabeharrez". Hala ere, onartu du aurrerapausoa dela azterketa hori egitea erabaki izana, eta iruditzen zaio "udalak auzoekin duen jarrera aldaketaren erakusle" ere badela.
750 euro auzoko
Ibaibarriagak gogoratu du jai horiek auzoetako urteko "gertaera nagusia" direla. Salatu du, ostera, udalak "guztiz alboratuak" izan dituela, "erdigunean egiten diren ekitaldien mesedetan". "Udalak 17.000 euroko aurrekontua du auzoetako jaietarako, 750 euro auzo bakoitzeko, eta, kontuan izanda 30.000 euro inguruko aurrekontuez ari garela, argi ikusten da zeintzuk diren udalaren lehentasunak". Azken urteetan udalak eskaintzen dituen bitartekoak beherantz egin dutela ohartarazi du zinegotziak. Vazquezek azaldu duenez, diru laguntzak "barregarriak" dira, eta, gainera, udalak hesiak, komunak eta antzeko "gutxieneko" azpiegiturak izatera behartzen ditu, nahiz eta horretarako laguntzarik ez eman.
Egoera horri buelta emateko, alderdi batzuek Aste Nagusia auzoetara zabaltzeko ideia ere proposatu dute, baina Bilduko zinegotziak uste du proposamen hori ez dela oso "erreala", zailtasun ekonomikoak direla medio. Auzoetako jaiak "indartzea", berriz, bideragarriagoa iruditzen zaio. Auzotarrok taldeko bozeramaileak ondo ikusten du Aste Nagusia zabaltzeko ideia, baina auzoetako jaiak indartzearekin batera. "Batzuetan ahaztu egiten zaie auzoetako jai asko Aste Nagusia baino zaharragoak direla".
Erdigunea nagusi
EH Bilduko zinegotziaren esanetan, kultura arloan aurrekontuaren %98 erdigunean inbertitzen da, baina auzoek %2 baino ez dute jasotzen. "Horregatik, auzoetako jaiak urteko ekitaldi bakarra izaten dira". 2014an antolatutako ekintza kultural nagusien artean, adibidez, BBK Live jaialdiak miloi bat euroko diru laguntza jaso du, nahiz eta ekitaldi pribatua izan, eta Gau Zuriak ere 1,7 miloi jaso ditu.
Jaiak bultzada ekonomikoa dira auzoentzat zein hiriarentzat, eta, zuzenean zein zeharka, irabaziak sorrarazten dituzte. Bilboko Aste Nagusiak, adibidez, 66 miloi euro sortu eta bere kabuz lurraldeko BPGan eragiten du. Horretaz aparte, jaiak ospatzen diren bitartean, lanpostu ugari sortzen dira ostalaritza, musika eta ikuskizunetako sektoreetan. Beste ekintza batzuek sor ditzaketen irabazietatik urrun badaude ere, auzoetako jaiek tokiko ekonomia sortzen laguntzen dute, Vazquezen ustez. Batzordeek auzoetan jaiak antolatu baino gehiago egiten dutela ere gogoratu du Auzotarrok-eko kideak: "Sanjuanak eta inauteriak guk antolatzen ditugu, eta horrek ere laguntzen du auzoa biziberritzen eta bizkortzen".
Jaiak eta ekintza kulturalak antolatzeko orduan auzoen artean ere desberdintasunak daudela adierazi du. Arrazoietako bat Bilbo barrutietan banatuta egotea dela uste du. Gaur egun, zortzi barruti daude hiriburuan, eta barruti bakoitzak independenteki jarduten du. Horrek esan nahi du urtean hartutako erabakien arabera barruti batzuek diru gehiago dutela eta, beraz, arazo gutxiago dituztela jaiak antolatzeko orduan. Hori ikusirik, irizpide bateratuak beharrezkoak direla uste du Vazquezek.
Auzoetako konpartsak
Aste Nagusiaren eta auzoetako jaien arteko aldea gehien nabaritzen dutenak, ordea, auzoetako konpartsak dira. Konpartsa gisa, Aste Nagusiaren parte garrantzitsua dira; gainera, auzoetako talde gisa, bertako jai batzordearen eragile nagusia ere badira. Iñaki Leonardo Zorrotzako Txinbotarrak konpartsako kideak azaldu duenez, bi jaiak "barru-barrutik" bizi dituzte, eta bietan jai eredu "herrikoi eta parte hartzailearen" alde lan egiten dute. "Jaiez aparte, beste hainbat ekintza antolatzen ditugu auzoan: besteak beste, inauteriak, Olentzero eta sanjuanak". Hala ere, Zorrotzako jai batzordeko kide den heinean, 700 euroko diru laguntzarekin ezer gutxi egin dezaketela azaldu du. Auzoko jaiak "inoiz baino biziago" daudela adierazi du. Aurrerapausoa dela onartzen badu ere, udalak abiatuko duen azterketarekin ez da fio Leonardo: "Ikusiko dugu azterketa horren emaitzak zer-nolakoak diren. Argi dago, ordea, gauza jakina zela jaiek eragin positiboa dutela auzoetako ekonomian".
Hilabete falta da Aste Nagusia hasteko, eta tartean Santutxu, Bilbo Zaharra eta San Inazio auzoetako jaiak ospatuko dira. Bilbotar askorentzat berebiziko garrantzia badute ere, Aste Nagusiaren zenbakietatik urrun geratuko dira aurten ere.
Europa parkean nerabeentzako kontzertuak izango dira Aste Nagusian
Hilabete eskas falta da Bilboko aste garrantzitsuena hasteko: Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Bilbotar eta bisitarien gozamenerako, doako hirurehun ekitalditik gora prestatu ditu jai batzordeak.
"Aniztasuna, kalitatea, parte hartzea, nortasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko presentziaren oreka eta euskara" izango dira aurtengo festetako oinarriak. Bilboko Udaleko Jai Batzordeak adierazi dutenez, aurreko urteetako aurrekontu berari eutsi diote jaiak ospatzeko: hau da, 2,5 milioi euro.
Beste urte batez, musikak protagonismo berezia izango du, eta, orotara, ehun musika ekitaldi baino gehiago izango dira ohiko zortzi agertokietan: Abandoibarra, Plaza Barria, Gizakunde eliza, Bilborock, Casilda Iturrizar parkeko esparrua, Areatzako kioskoa eta Europa parkea.
Musika estilo guztiak
Eskaintza oso zabala izango da, eta musikari ezagunek parte hartuko dute: Bilbon izango dira, besteak beste, Antonio Orozco, Carlos Jean, Malu, Doctor Deseo, Russian Red, Eñaut Elorrieta, Korrontzi, Los Planetas eta Sara Baras. Gainera, musika klasikoak, pop-rock lokalak, bilbainadek eta berbenek ere tokia izango dute Aste Nagusian. Berritasun gisa, nerabeentzako kontzertuak antolatuko dituzte 20:00etarako, Europa Parkean. Hala, Abraham Mateo eta Sweet Californiaren emanaldiak ikusteko aukera izango dute.
Bestalde, su festen lehiaketa, umeentzako tailerrak, ohiko gastronomia txapelketak, bertsolariak, kultura ikuskizunak, erraldoi eta buruhandiak, herri kirolak eta familian edo lagunartean gozatzeko ekintzak egongo dira.
Antzerkigintzak espazio berezia izango du, eta nazioarteko eta etxeko taldeen lanak aurkeztuko dituzte. Guztira, helduentzako eta umeentzako 15 antzerki saio izango dira. Horietako lau obratan, keinu hizkuntza bidezko komunikazioa erabiliko dute, gorrek ere jaiez gozatu ahal izateko.
Elkartasun helburuak tarteko, musika eta jaialdiak prestatu ditu Kate Sareak
BERMEO. Kate Sareak jaialdi bat antolatu du Bermeon, krisiaren edo gaixotasunen baten ondorioz etxean beharrezko baliabiderik ez duten umeentzako dirua biltzeko. Akatz, El Menton de Fogarty, The Uski's eta Clarisse taldeen kontzertuak izango dira, gau...
Eraldaketaren ikurra
Glas eraikuntza izeneko eraikina inauguratu dute asteon Bilboko Errekalde auzoan. Hamalau etxebizitza ditu. Ametzola parkearen ondoan dago, Jaen kalean, Feveren salgai trenen trenbidea igarotzen den lekuan. Proiektuaren bultzatzaileak bizilagunak izan...
AEBetako blues hotsak
Atzo Getxoko 26. Nazioarteko Blues Jaialdiko lehen notak entzun ostean, gaur eta bihar blues, jazz, soul eta erritmo elektrikoez gozatzeko aukera izango dute ikuskizunotara biltzen diren zaleek. Saioak Algortako Biotz Alai plazan egingo dituzte, eta s...
Kepa Junkeraren trikiti doinuek beteko dute gaur Elorrioko Tola jauregia
Elorrioko arte eszenikoen topaketa, aurtengo ibilbidea amaitu aurretik, azken-aurreko asteburuan sartuko da gaur. Indar handiz sartuko da, gainera. Kepa Junkeraren trikiti doinuek hartuko dute Tola jauregia.
Galiza Junkeraren azken laneko kantek lekua izango dute, zalantzarik gabe, bilbotarraren kontzertuan. Proiektu horregaz, Musika Independentearen Sarietarako izendapena eskuratu zuen Junkerak. Hogei disko inguru egin ditu 35 urteko bidean.
Azken proiektua sortzea lan erraza izan dela aitortu du Junkerak, "musika tradizionalek antzeko erritmo eta harmoniak dituztelako". Berrehun musikariren laguntza izan du disko hori osatzeko: besteak beste, Luar Na Lubre, Budiño eta Cristina Pato.
Manel taldearen kontzertua
Bihar Herrialde Katalanetako Manel taldeak hartuko dio lekukoa bilbotarrari. 2007an txikitako lau lagunek Bartzelonan osatutako taldearen indie eta folk doinuak eta katalanez abestutako hitzak entzun ahalko dira agertoki berean. Kontzertu hori, gaurkoa bezala, 22:30ean hasiko da.
Batzuetan, soinu akustikoak landuko dituzte; beste batzuetan, berriz, sinfonikoak. Guillem Gisbert, Roger Padilla, Marti Maymo eta Arnau Vallveren saiorako sarrera, gainerako guztietarakoa bezala, doakoa izango da.
Domekan, bestalde, Elkano Browning Cream hirukoteak erritmo hipnotiko eta kutsakorrak aurkeztuko ditu Tola jauregian, kulturen arteko elkarreragina nabari izango den saioan. 20:00etan emango diote hasiera kontzertuari.
Bilboko itsasadarra zeharkatzeko azpiegitura berriak eskatu ditu PPk
BILBO. Bizkaiko garraiobideen eta komunikazio azpiegituren egoera salatu du Bizkaiko Batzar Nagusietako alderdi popularrak. Bereziki, Bilboaldeko egoeraz ohartarazi du. Errondegiko zubiak (Barakaldo) eta Artatzako errepideak (Leioa) egunero izaten dit...