Bizkaia

1.059

LEHEN SEIHILEKOAN BIZKAIAN SORTUTAKO ENPRESAKUrtarriletik ekainera bitartean 1.059 enpresa berri sortu dira Bizkaian, Bilboko Merkataritza Ganberak emandako datuen arabera. Iazko lehen seihilekoan baino 52 gehiago izan dira. %75,3 zerbitzuen sektorean...

Karmengo jaiak, Zornotzan

Udako jai giroan sartuta, Karmengo jaien ospakizunak hartuko dituzte hainbat herritan. Besteak beste, Zornotzan bete-betean ari dira horretan.Musikari dagokionez, hainbat kontzertu prestatu dituzte: Gaur Doctor Deseo eta Urtz izango dira; bata, Zubion...

Munduko kulturen topaketa

Iristear da Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia, munduko hainbat txokotako kulturen topaketa bihurtu dena. Txina, Costa Rica, Ipar Osetia, Polonia, Hegoafrika eta Aragoiko (Espainia) dantza taldeek bat egingo dute, Portugaleteko Elai-Alai tald...

Amaitu da futbol txapelketea!

Iñaki Atxutegi

Bizkaie

Futbola: Ingalaterran asmautako kirola. Alemania beti garaile. Halan dino esaldi klasikoak. Eta esaldi hori ez da erabat bete azken urteotan. Espainia nagusi izan dan bitartean, Alemaniak ez dau titulurik eskuratu.

Ez naz futbol aditua, baina ikusi dotanaren arabera, onenak irabazi dau. Brasilgo selekzinoari egur itzela emon eta gero, danok espero eben Alemaniak erraz irabaziko ebala Argentinaren kontrako finalean. Luzapenerarte itxaron behar izan da garaipenaren gola ikusteko, baina azkenean pronostikoak bete egin dira.

Ez dot txapelketa osoa ikusi, inondik inora bez. Halan da be, ikusitakoaren arabera gauza bi iruditu jataz deigarriak. Alde batetik zenbat jokalari dagozan Europako ligatan. Deigarria izan da ia selekzino guztietako jokalaririk onenak Europan jokatzen dagozala ikustea. Gaur egun, Espainian, Frantzian, Errusian, Italian eta Britainia Handian futbol taldeak kosmopolitak dirala oso.

Bestalde, deigarria izan da atezainek izan daben protagonismoa. Nire ustetan, beti izaten doguz gogoan golak sartuten dabezanak. Hala ere, deigarria egin jat ze garrantzia izan daben golak ekidin egiten dabezanak. Mexikon, Costa Rica, Argelian, Estadu Batuetan… atezain bikainak ikusi dira.

Brasilgo selekzinoaren porrotak bestelako analisia merezidu dau. Ez dot pentsetan Brasilek merituak egin izan zituanik lehenengo fasean txapelketea irabazteko. Baina etxean jokatzeak zelanbaiteko presinoa ekarri deutse. Alemaniaren kontrako partiduan jasandako porrota betiko egongo da futbolaren historian. Inor gitxik pentsetan eban partidua baino arinago Brasil alemaniarrak menderatzeko gauza izango ziranik, baina ez eban inok pentsau Brasilek horrenbesteko egurkadea hartungo ebanik.

Eta ordura arteko txapeldunak? Barre batzuk, meme piloa eta ahaztu. Espainia ez zan Espainia, Barça gehi beste batzuk baizik. Barçaren jokua maldan behera joaten hasi izan danean, Espainiak galdu egin dau bere nagusitasuna. Eta honegaz batera, zorionez, Espainiako abertzaletasunaren ahoberokeriak ixilduten joan dira.

Motozaleen jaia Loiun, bihar

Motoen topaketa antolatu dute biharko, Loiun, Txoribikers taldeak eta bertako udalak. Egun osoan zehar hainbat jarduera izango dira herrian.10:00etan zabalduko dute txosna. Jaian parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute udaletxeko eskaileretan...

Suhiltzaile nahikorik ez

Bizkaiko suhiltzaile etxeetan ez dagoela behargin nahikorik salatu du LAB sindikatuak. "Gaixoaldiak-edo betetzeko ez dute ordezkorik jartzen; beraz, gutxieneko txandei dagokienez, foru aldundia ez da adostutakoa betetzen ari", azaldu du Mari Sol Porte...

Laidak galdutako harea ez du berreskuratuko Kosta Mugapeak

Ibarrangeluko Laida hondartzaren itxura erabat aldatu da hilabeteotan, batez ere, joan den neguko denboraleen eraginez. Eremuaren bi heren galdu ditu, hain zuzen. Kosta Mugapeak jakinarazi duenez, ez du galdutako hondar hori berreskuratzeko lanik egingo. Naturari utzi gura dio bere bidea eta lana egiten, sinetsita baitaude berez berreskuratuko duela galdutako harea, edo horren zati handi bat, bederen. 155.000 metro kubo harea baino gehiago eraman zituzten otsaileko denboraleek. Horren ondorioz, egun, hondartzaren zati handiena desagertu egin da. Bi heren falta dira. Itsasgora denean, 40.000 metro koadroko eremua galdu du gutxi gorabehera.

Denboraleak ez dira izan, hala ere, fenomeno horren eragile bakarrak. Geologoen esanetan, olatu handien indarrak, itsasgoran, hondartzaren ekialdea astintzen du bereziki. Hondartzan apurtzen den ur masa estuarioaren bokaleraino irristatzen da handik, itsaslasterrek lagunduta.

Hondartzako dunek harea eremuaren zati handi bat babesten duten arren, etengabea izan da hondar galera hori. Duna horiek izango ez balitu, harea guztia galduta izango luke dagoeneko. Sistema natural hori 2001 eta 2007 artean hasi ziren berreskuratzen, garai bateko itxurara itzultzeko asmoagaz.

Ziklogenesiak baretzen hasi zirenean ekin zioten hondartza zelan lehengoratu zitekeen erabakitzeko eztabaidari. Aukeretako bat naturari bere kasa beharrean uztea zen. Izan ere, negu guztietan denboraleek harea eramaten dute hondartzetatik, eta, gero, apurka, mareek berriz ere itzultzen dute bere lekura. Beste aukera bat harea beste nonbaitetik ekartzea zen.

Bisitariak erakartzen dituen eremua izateaz gain, Laidako hondartzak denboraleen aurrean babesteko hesi lanak egiten dituela eta, erabaki garrantzitsua hartu behar zuten teknikariek. Oraingoz, eremu horren garapen naturala zelakoa den ikusi gura dute, neguan galdutako harearen zati handi bat martxo eta azaro bitartean berreskuratu ohi dutelako hondartzek, berez. Kosta Mugapeak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ibarrangeluko Udalak egindako batzarrean erabaki zuten dunen sistema eta ingurunea berreskuratzeko egokiena naturari bidea egiten uztea izango litzatekeela.

Juan Mari Ziluaga alkateak erabakia ulertzen duela adierazi du. Apurka, hondartzak jatorrizko espazioa berreskuratzeari ekin diola azaldu du, gainera, nahiz eta oraindik bide luzea duen egiteko.

Harea mugimenduak

Laidan ez, baina beste hondartza batzuetan harea mugimenduak egiteko erabakia hartu du Kosta Mugapeak. Neguko denboraleek egindako kalteak berreskuratzea dute helburu. Bakiora, esaterako, Pasaiako portuko dragatze lanetan ateratako harea eraman dute. Bestalde, Arena, Barinatxa, Gorliz eta Toña bertako harea erabilita egokitu dituzte. Bakioko hondartzako erdigunera 41.713 metro kubiko harea bota dituzte. 265.151 euroko inbertsioa egin dute, guztira, eremu horretan.

Zierbena eta Muskiz arteko Arena hondartzari dagokionez, eremu batzuetan harea eta haitz kopuru handia bilduta geratu zen, eta beste batzuetan ez zegoen ia ezer. Beraz, hondartza barruan bertan, eremu batzuetatik besteetara eraman zuten harea.

Barinatxeko lurra mugitzeko makina bat erabili behar izan zuten, urak eramandako harearen ondorioak berrezartzeko.

Gorlizko Astondo hondartzatik harea kopuru handiak Plentziakora eraman zituzten denboraleek. Hori horrela, badiaren punta batetik bestera 25.000 metro kubiko mugitu behar izan dituzte.

Sukarrietako Toñari dagokionez, harea lehor kopuru handia galdu zuen. 4.000 metro kubo hondar mugitu behar izan dituzte erabiltzaileentzat 3.000 metro koadroko espazioa lortzeko.

‘El funeral’, bihar, Durangon

Che y Moche antzerki konpainiak El funeral antzezlana taularatuko du, bihar, Durangoko Ezkurdi Plazan. 20:00etan emango diote hasiera ikuskizunari, Uda Kalean Bizi egitasmoaren barruan.Antzezlan honetan, aitona Dimitriren hiletara gonbidatuko ditu iku...