Bizkaia

Itoginak teila bitxiz estali dituzte aurten

"Bermeoko itxuginak honaino heltzen dira" ohiko esaldiaren uneak tradizioa apurtu du aurtengoan. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak egin zituen adierazpenok Madalen egunean, Izaro irlaren parean, lur eremu hori Bermeori dagokiola aldarrikatzeko. Aurte...

Europa parkean nerabeentzako kontzertuak izango dira Aste Nagusian

Hilabete eskas falta da Bilboko aste garrantzitsuena hasteko: Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Bilbotar eta bisitarien gozamenerako, doako hirurehun ekitalditik gora prestatu ditu jai batzordeak.

"Aniztasuna, kalitatea, parte hartzea, nortasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko presentziaren oreka eta euskara" izango dira aurtengo festetako oinarriak. Bilboko Udaleko Jai Batzordeak adierazi dutenez, aurreko urteetako aurrekontu berari eutsi diote jaiak ospatzeko: hau da, 2,5 milioi euro.

Beste urte batez, musikak protagonismo berezia izango du, eta, orotara, ehun musika ekitaldi baino gehiago izango dira ohiko zortzi agertokietan: Abandoibarra, Plaza Barria, Gizakunde eliza, Bilborock, Casilda Iturrizar parkeko esparrua, Areatzako kioskoa eta Europa parkea.

Musika estilo guztiak

Eskaintza oso zabala izango da, eta musikari ezagunek parte hartuko dute: Bilbon izango dira, besteak beste, Antonio Orozco, Carlos Jean, Malu, Doctor Deseo, Russian Red, Eñaut Elorrieta, Korrontzi, Los Planetas eta Sara Baras. Gainera, musika klasikoak, pop-rock lokalak, bilbainadek eta berbenek ere tokia izango dute Aste Nagusian. Berritasun gisa, nerabeentzako kontzertuak antolatuko dituzte 20:00etarako, Europa Parkean. Hala, Abraham Mateo eta Sweet Californiaren emanaldiak ikusteko aukera izango dute.

Bestalde, su festen lehiaketa, umeentzako tailerrak, ohiko gastronomia txapelketak, bertsolariak, kultura ikuskizunak, erraldoi eta buruhandiak, herri kirolak eta familian edo lagunartean gozatzeko ekintzak egongo dira.

Antzerkigintzak espazio berezia izango du, eta nazioarteko eta etxeko taldeen lanak aurkeztuko dituzte. Guztira, helduentzako eta umeentzako 15 antzerki saio izango dira. Horietako lau obratan, keinu hizkuntza bidezko komunikazioa erabiliko dute, gorrek ere jaiez gozatu ahal izateko.

Eraldaketaren ikurra

Glas eraikuntza izeneko eraikina inauguratu dute asteon Bilboko Errekalde auzoan. Hamalau etxebizitza ditu. Ametzola parkearen ondoan dago, Jaen kalean, Feveren salgai trenen trenbidea igarotzen den lekuan. Proiektuaren bultzatzaileak bizilagunak izan...

%8,1

LEHEN SEIHILEKO ZERGA BILKETAK IZAN DUEN GORAKADAUrte hasi denetik 2.791,7 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Ogasunak. Iazko lehen seihilekoarekin alderatuz, %8,1 egin du gora zerga bilketak. Gorakada handienenetakoa BEZak izan du, %5,6 egin baitu gora....

AEBetako blues hotsak

Atzo Getxoko 26. Nazioarteko Blues Jaialdiko lehen notak entzun ostean, gaur eta bihar blues, jazz, soul eta erritmo elektrikoez gozatzeko aukera izango dute ikuskizunotara biltzen diren zaleek. Saioak Algortako Biotz Alai plazan egingo dituzte, eta s...

Kepa Junkeraren trikiti doinuek beteko dute gaur Elorrioko Tola jauregia

Elorrioko arte eszenikoen topaketa, aurtengo ibilbidea amaitu aurretik, azken-aurreko asteburuan sartuko da gaur. Indar handiz sartuko da, gainera. Kepa Junkeraren trikiti doinuek hartuko dute Tola jauregia.

Galiza Junkeraren azken laneko kantek lekua izango dute, zalantzarik gabe, bilbotarraren kontzertuan. Proiektu horregaz, Musika Independentearen Sarietarako izendapena eskuratu zuen Junkerak. Hogei disko inguru egin ditu 35 urteko bidean.

Azken proiektua sortzea lan erraza izan dela aitortu du Junkerak, "musika tradizionalek antzeko erritmo eta harmoniak dituztelako". Berrehun musikariren laguntza izan du disko hori osatzeko: besteak beste, Luar Na Lubre, Budiño eta Cristina Pato.

Manel taldearen kontzertua

Bihar Herrialde Katalanetako Manel taldeak hartuko dio lekukoa bilbotarrari. 2007an txikitako lau lagunek Bartzelonan osatutako taldearen indie eta folk doinuak eta katalanez abestutako hitzak entzun ahalko dira agertoki berean. Kontzertu hori, gaurkoa bezala, 22:30ean hasiko da.

Batzuetan, soinu akustikoak landuko dituzte; beste batzuetan, berriz, sinfonikoak. Guillem Gisbert, Roger Padilla, Marti Maymo eta Arnau Vallveren saiorako sarrera, gainerako guztietarakoa bezala, doakoa izango da.

Domekan, bestalde, Elkano Browning Cream hirukoteak erritmo hipnotiko eta kutsakorrak aurkeztuko ditu Tola jauregian, kulturen arteko elkarreragina nabari izango den saioan. 20:00etan emango diote hasiera kontzertuari.

1.059

LEHEN SEIHILEKOAN BIZKAIAN SORTUTAKO ENPRESAKUrtarriletik ekainera bitartean 1.059 enpresa berri sortu dira Bizkaian, Bilboko Merkataritza Ganberak emandako datuen arabera. Iazko lehen seihilekoan baino 52 gehiago izan dira. %75,3 zerbitzuen sektorean...

Karmengo jaiak, Zornotzan

Udako jai giroan sartuta, Karmengo jaien ospakizunak hartuko dituzte hainbat herritan. Besteak beste, Zornotzan bete-betean ari dira horretan.Musikari dagokionez, hainbat kontzertu prestatu dituzte: Gaur Doctor Deseo eta Urtz izango dira; bata, Zubion...