BUSTURIA. Limonada egingo dute etzi Busturiko Madariaga Dorretxean, antzinako baliabideak erabilita. Horretarako, Gernika-Lumoko Gure Garrafie elkartearen laguntza izango dute. 10:00etan hasiko dute prozesua, dorretxearen kanpoaldean, eta, hiru ordure...
Bizkaia
Herriko zerbitzuak “hobeto” ezagutzeko aplikazio bat sortu du Derioko Udalak
DERIO. Derioko Udalak telefono adimendunetarako aplikazio bat sortu du: Derio izena eman diote. Horren bidez, zerbitzuak eskaintzen dituzte Gurea aretorako sarrerak erosteko, saltokiei buruzko informazio zabalagoa lortzeko eta auzokideen artean autoa ...
Aeronautikako fabrikazio aurreratuko zentroa 2015erako jarriko dute martxan
ZAMUDIO. Aeronautikako fabrikazio aurreratuko zentroa 2015erako martxan egongo dela aurreikusi dute. Hala adostu dute Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, sektoreko enpresek eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Oinarrizko iker...
“Amaitzear dago hau”
Utzi egin du artaldearen zaintza Vicente Gotik. 60 urtez ibili da horretan. Ez du oinordekorik, bere ofizioari bizirik iraunarazteko. Milaka urte dituen lanbidea da harena, eta desagertzear dago Gorbeia inguruan. Teknologiak erraztasunak ekarri arren, artzainek ezkor ikusten dute etorkizuna. Hala ere, uko egiten diote euren bizitzak zeharo bete dituen eta oraindik betetzen dituen lanbidea betiko uzteari.
Austigarbira (Bizkaia) igotzeak sekula ere sendatuko ez zaion zauria sortu zion. Autora igotzeko mugimendu motel eta traketsak egiten ditu. Nagusia ere bada. Zailtasunez eta nekez eseri da gidariaren ondoko jarlekuan. Autoa martxan jarri dute. Beste bi doaz Gotirekin batera: Juan Goti iloba eta Toñi Ganzabal laguna.
Berak eginiko ogia, gazta, txorizoa eta ardo botila duen otarre baten gainean jarri du besoa Gotik. Begirada autoaren kristaletik kanpora galdu du. Duela zenbait urte pentsaezina zen halako Patrol batekin mendi puntara igotzea.
Orozko Austigarbiko tontorrera daraman paisaiarentzat bakarrik dauka begirada. Gorbeiako inguruak erabat harrapatzen du. "Errepide hau lokatzezkoa zen duela ez hainbeste", gogoratu du Juan Goti ilobak. Osabak ez die kasurik egiten komentario horiei. Begirada paisaiak sortutako nostalgian galdua dauka. Ordu erdian egin dute bidaia. Duela bost urte oinez egiten zuen Gotik, bere artaldea osatzen zuten 200 ardiekin. Hiru ordu eskas behar izaten zituen.
74 urte egin berri ditu. Mende erdia baino gehiago eskaini dio artzaintzari. 15 urteko mutikoa zela ekin zion ofizioari. Familiako tradizioari jarraituz hasi zen zeregin horretan. Gaur, Austigarbiko txabola eta makila besterik ez ditu gordetzen ogibidearen lekuko. Osasun arazoak gero eta nabarmenagoak izan zaizkio urte hauetan. Horregatik, duela bost urte, artaldea saldu, eta bertan behera utzi behar izan zuen bizimodu bihurtutako lanbidea. "Iloba gabe ezinezkoa litzaioke hona gora igotzea", adierazi du Toño Galzabal lagunak. "Bakarrik igo izan balitz, hemen geratuko litzateke, eta ez legoke modurik Orozkora bueltan eramateko. Baina bere mundua mendian dago".
Gaztea zela artaldea saldu, eta Orozkoko lantegi batean lan egin zuen Gotik. Ez goiz jaikitzeak ez lan baldintza gogorrek ez zioten bere lana egitea galarazi. Baina nostalgiak eta mendian bizitzeko beharrak artzaintzara eraman zuten bueltan: "Ez nintzen zortzigarren egunera heldu lantegi hartan", gogoratu du Gotik. Ardiak berreskuratu, eta mendira bueltatu zen orduan.
Austigarbi paradisua da artzainarentzat, baita eguna Gorbeian eguna igaro nahi duten mendizaleentzat ere. Denbora gelditu egiten da han. Toki magikoa da, herriguneetako zaratatik urrun. Haizeak, putreak eta ardien zintzarriek musika sinfonia berezia osatzen dute. Herria eta mendia lotzen duen errepidea aparkaleku txiki batean amaitzen da. Handik hiru kilometrora dago Gotientxabola, zuloz beteriko aldapa gogor bat gainditu ostean. Baimen berezia duten ibilgailuek soilik igaro dezakete tarte hori: "Honako hau autopista da antzinako lur pistarekin alderatuz", adierazi du ilobak autoa batera eta bestera kulunkatu den bitartean. Lehen, orain baino gehiago mugituko zen.
Gotiren etxola Ipergortako tontorretik kilometro eskas batera dago. Solairu bakarreko eraikinak dira. Antzina, egurrezkoak ziren, bi isuriko teilatuekin. Gaur egun, ordea, harrizkoak dira. Gotiren antzinako txabola egurrezkoa zen, solairu bakarrekoa eta barrualdean ohe bat zeukan tximinia parean. Garai hartako oroitzapenak gordetzen ditu tximiniako apalategian: Farias kutxa pila bat, eta beti 11:15 direla dioen iratzargailu zaharra. Gaurko txabolak ez dauka zerikusirik aurrekoarekin: harrizko egitura, ohatze bat, sukaldetxoa eta bateria erraldoi baten bidez hornitzen den sistema elektrikoa. Kanpoko aldean eguzki plakak ezarri dituzte. Artzainek lan egiten duten sasoietan behar bezala lo egiteko prestatuta daude eraikinak; hau da, maiatzaren hasieratik azarora arte.
Etxolara heltzean, Vicente Gotik, ilobak eta lagunak askaria prestatu dute. Otarreko ogia, gazta eta txorizoarekin jango dute, ardo on batek lagunduta. Menu horixe izan du Vicente Gotik hainbat urtez, lanegun luzeetan indarberritzeko. Mende bat baino gehiago duen eta eskuz eginda dagoen aulki batean eseri da Goti. Ez du asko hitz egiten, eta begirada txabolako bazterretatik galdu egiten zaio. Simon Larrea izeneko beste artzain bat etxola aurretik pasatzean askarira gehitu da. Goti bueltatu dela jakin du. 60 urte baino gehiago dituzte, eta euren lanbideari bizirik iraunaraziko dion oinordekorik ez. "Hau amaitzear dago".
Artzaintza sasoian uste baino laguntasun gehiago dute artzainek. Txabolatik hurbil badira etxola gehiago. Horietan, Gotiren lagunak bizi dira. Haiekin igarotzen zuen denbora gehiena: "Udazkena zen urtarorik onena, lan gutxiago zegoelako. Txabola guztiak artzainez beteta egoten ziren, eta ezinezkoa zen hitz egin gabe egotea", gogoratu du Larreak. "Goiz edo berandu, guztiekin topo egiten nuen, eta lauzpabost laguneko kuadrillarekin bazkaltzen nuen. Batzuetan, pozgarria da jendartean egotea". Eguneroko igualtsua izaten zuten beti: esnatutakoan, gosaldu, ardiak jetzi, gaztak prestatu, txerriei jaten eman —txerriak zeuden garaian— ,eta, hortik aurrera, orduak igarotzen zituen ardiekin.
Errentagarritasuna galduta
Lan gogorraren fruituak ziren gaztak: "Lehen, Orozkora jaitsi, eta den-denak saltzen ziren. Urteak pasatu ahala, gaztak prentsan egiten hasi ziren, eta, onak izanez gero, jendeak erosi egiten zituen. Errentagarria zen benetan negozio hura, arautu zen arte. Arautu zenean, artzainek ezin izan zituzten euren produktuak zuzenean merkaturatu, eta eskaini zitzaigun irtenbide bakarra esnea zuzenean esnekien enpresei saltzea izan zen. Negozioa ez zen inoiz lehen bezalakoa izan harrezkero", azaldu du.
Aurpegia aldatu zaio Orozkora bueltatzeko orduan. 74 urterekin ez da bere ardiekin bueltatuko, eta horrek zeharo goibeltzen du. Ibilgailua martxan jarri dute, berriz ere, eta atzean utzi urteetan hainbestetan artzaina babestu duen txabola. Jaitsiera hasi baino lehen, marea zuri batek gelditu du ibilgailua. Luis Larrearen ardiak dira, 78 urteko artzain batenak. Gotik kristalaren beste aldetik ikusten du dena. Jaitsi egin da, Larrearekin hitz egiteko: "Gaur egun, negozioa ez da batere errentagarria; baina orain arte honetaz bizi izan banaiz, ez litzaidake batere axolako beste 25 urtez artzain gisa ibiltzea".
Olatuekin dantzan
Surflari eta kirol horren zalez beteta dago Sopela egunotan: Sopela Pro Junior surf txapelketa jokatzen ari dira egunotan. Arriatara hondartzan egiten ari dira proba. Atzo abiatu zen lehiaketa, eta domekara arte iraungo du.
20 urtetik beherako 140 surflari ariko dira norgehiagoka horretan, zein hobeto moldatu. Gizonezkoen zirkuituko bost probetatik bigarrena da Sopelakoa. Emakumezkoei dagokienez, sei probetatiko bigarrena da.
Sopelako txapelketa geldiune eta erreferente garrantzitsua da ASP Europako junior zirkuituan. Izan ere, ASPk berak maila horretako ekitaldirik garrantzitsuentzat jo du.
Hemengoen aukerak
Nazioarteko lehiaketa bat izan arren, hemengoek leku ona hartzeko aukera handia dute. Vasco Riberio Portugalgo surflaria da egun maila horretan liderra. Hark adierazi du lehiakideen artean etxekoak mehatxu handitzat jotzen dituela. Besteak beste, Natxo Gonzalezegaz ari beharko du norgehiagokan. Ethan Egiguren donostiarra ere arerio izango du. Bi horiek finalista izan ziren Portugalen jokatutako aurreko proban.
Emakumeen maila ere goraipatu dute surflariek. Hain zuzen, rankingaren buruan dagoen Guadalupe irlako Tessa Thyssenek Leticia Canales sopeloztarraren maila azpimarratu du. Ez alferrik: izan ere, faboritoen kiniela guztietan ageri da. Hain zuzen ere, Sopelako surflaria hirugarren lekuan geratu zen Portugalen. Horrez gain, Europako txapeldunordea izateaz gain, mundu mailan bederatzigarrena ere bada.
Andrazkoak protagonista
Emakumezkoen probak, bada, protagonismo handiagoa du aurten, kontuan hartuta surfaren munduko bi izarrek bat egin dutela aurten. Gizonezkoetan, gorengo maila horretan ari den izar bakarra dago aurtengo lehiaketan, antolatzaileek gogorarazi dutenez.
Munduko liderrak, Sopelan
ASP Europe Pro Junior Series zirkuituan parte hartzen duten gazteetako asko munduko WQS zirkuituan ere lehiatzen dira. Munduko junior txapelketarako sarbide zuzena da Sopelakoa. Hori horrela izanik, antolatzaileek azaldu dute aukera paregabea dela etxean bertan ikusteko denbora gutxiren buruan kirol horretan munduko lider bilakatuko diren surflariak. Peñatxuri surf taldeak antolatu du txapelketa. Sopelako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Surfing Euskadiren babesa ere badute, Euskal Herriko Surf Federazioarenaz gain.
Sopela Pro Junior surf txapelketa jokatzen ari dira egunotan Arriatara hondartzan. Gaur, bihar eta etzi egingo dituzte probak.
Lehen domeketako azokaren lehen urteurrena ospatuko dute Arrietan
ARRIETA. Hil bakoitzeko lehen domeketako azoka egiten hasi zirenetik, urtea beteko da abuztuan. Horregatik, hilaren 3ko azoka ere bereziago egin nahi izan dute. Jai giroan ospatuko dute. Arrietako bertako ekoizleez gain, gonbidatuak ere izango dira. H...
Espainiako armadak herrian egin dituen maniobrak gaitzetsi ditu Sopelako Udalak
SOPELA. Komunikabideen bitartez, inongo jakinarazpen ofizialik gabe jakin du Sopelako Udalak Espainiako armada maniobrak egiten ibili dela herrian. Egoera hori salatu eta herritarrentzat era horretako jarduerek izan dezaketen arriskuaz ohartarazi du. ...
Belaunaldi berriak lehen sektorera erakartzeko praktikak antolatu dituzte
Lehen sektorean belaunaldi berriek egungoen lekua hartzen dutela bermatzeko asmoagaz, gazteentzako praktiken proiektu bat jarri du martxan Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak. Hain zuzen, hemezortzi gaztek izango dute praktikak egiteko aukera h...
Triatloi olinpikoa Getxon
Getxo Triatloi Taldeak eta Trirunners taldeak Agustin Ugarteren oroimenezko lehenengo Triatloi Olinpikoa antolatu dute. Bihar egingo dute, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko Zubiaren azpitik aterata.1,5 kilometroko ibilbidea egingo beharko dute igerian, 40...