Bizkaia

Oporrak igarotzera datoz

Munduko saskibaloi koparen aitzakian, milaka atzerritar ibili da azken bi asteotan Barakaldo eta Bilbo artean. Batez ere, Finlandia eta Turkiako taldeen jarraitzaileak etorri dira euren jokalariak animatzera. Ekonomiarentzat lagungarri izan dela uste ...

Basurtuko ospitalea ezagutzeko aukera

Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren barruan, Basurtuko ospitalea ezagutzeko aukera eskainiko dute irail osoan. Martitzenetik zapatura antolatu dituzte euskaraz zein gazteleraz egin daitezkeen bisitak, goizez eta arratsaldez. Parte hartu gu...

451

BIZKAIAN ABUZTUAN LANIK GABE GERATU DIRENAKMartitzenean eman zituen Espainiako Enplegu Ministerioak abuztuko langabezia datuak. Bizkaian, gora egin du behar barik daudenen kopuruak. Osotara, 94.458 bizkaitar daude beharrik barik; duela urtebete baino ...

Begoñakoaren prezioan erabiliko dute metroaren igogailua auzoko bizilagunek

BILBO. Unamuno plazako metro geltokitik Mallonako futbol zelairako igogailua Begoñako zaharraren prezio berean erabili ahal izango dute bizilagunek, irailaren 15etik aurrera. Begoñako igogailua ixteak eragindako kaltea konpontzeko hartutako erabakia da. Bilboko Udalak iragarri du e laster berriz irekiko dela. Doakoa izango da.

Film laburren lehiaketa Santurtzin

Santurzine Santurtziko film laburren bigarren lehiaketari hasiera emango diote gaur. Urriaren 18ra bitartean, lehiaketara aurkeztutako film laburren emanaldiak egingo dituzte, barikuetan, herriko hainbat tabernatan.Blue Karramarro elkarteak antolatuta...

Folk musika egun hauetan Ermuan, Getxon eta Urduñan

Getxo folk doinuek hartuta dago atzotik, Nazioarteko Folk Jaialdiaren eskutik. Domekara bitartean, hainbat kontzertu izango dira aukeran. Adibidez,Chambao entzun ahal izango da gaur Areetako Geltoki plazan, 21:00etatik aurrera. Hogei euro ordaindu beharko da sartzeko. Dena den, hainbat herritako musikaz doan gozatzeko aukera ere ematen du jaialdiak. 19:00etatik aurrera, Gaztela-Leongo Hexacorde y Vanesa Muela taldeak ikuskizuna emango du Geltoki plazako aparkalekuan.

Karibeko eta Afrikako doinuak iritsiko dira bihar, Osibisa taldearen eskutik. Taldea aitzindaria izan da leku horietako musika tradizionala beste soinu batzuekin batzen. 21:00etan hasiko dute kontzertua, Geltoki plazan. Sarrerak hamar euro balio du. Doako ikuskizunari dagokionez, Gaztela-Leondik iritsitako beste talde bat ariko da bihar ere: La Bazanca. 19:00etan hasiko du ikuskizuna.

Zelten musika doinuek amaituko dute Getxoko aurtengo jaialdia. Capercaillie Eskoziako taldeak melodia tradizionalak eta gaelikozko abestiak interpretatuko ditu. 20:00etan hasiko da kontzertua. Hamabost euro ordaindu behar da sartzeko.

Horren aurretik, baina, tangoaren erritmora dantzatu ahal izango da plazako aparkalekuan. Argentinako Fernando Valsega & Exilio New Tango taldeak 18:00etan ekingo dio ikuskizunari.

Horrez gain, Munduko Terrazako saioen barruan, La Niña del Cabo (Madril) ariko da gaur, 23:00etan. Bihar, Mallorcako BOC taldeak emango du kontzertua, leku eta ordu berean. Eguerdi aldera, bestalde, Ene Kantak taldeak haurrentzako Liburu magikoa ikuskizuna taularatuko du.

Urdufolk, gaur eta bihar

Urduñan II. Urdufolk jaialdia eta lehiaketa izango dituzte aurten. Gaur, 21:30etik aurrera, Feten Feten bikoteak eta Iñaki Plaza Band talde gonbidatuak emango dituzte kontzertuak, Foru plazan.

Bihar, bestalde, folk lehiaketa egingo dute, leku eta ordu berean. Triskele taldea eta Keltiar ariko dira lehian. Musika irlandarra eta zelta interpretatuko dituzte.

Folkez blai

Datorren eguenean hasi eta domekara bitartean, bestalde, IX. Folkez Blai jaialdia hartuko dute Ermuan, Orbe Kardinalaren plazan. Besteak beste, Coruña, Mallorca, Caceres eta Sevillako taldeen musika doan entzuteko aukera egongo da. Asteburu osoan, gainera, musika tresnen tailerrak izango dira.

IV. Ubieta Igoera egingo dute Zallan

Ubietarako 4. igoera jokatuko dute bihar Arangurenen, Zallan. Iaz egin zuten bezala, 18:00etan hasiko dute martxa. 22:00etan, bestalde, lasterketari ekingo diote.Arangureneko plazatik atera eta Ubieta mendian barrena 16 kilometroko ibilbidea egin ost...