Karrantzako hiltegiak ez du etorkizun argirik. Bizkaiko azken hiltegi publikoa zabalik mantendu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erreforma batzuk egitea agindu zion Karrantzako Udalari, azpiegiturak egungo araudiarekin bat egiteko. Lan ...
Bizkaia
Sukalkia, tortilla eta marmita, Txorierrin
Bizkaiko hainbat herritan legez, Txorierrin ere santakrutzak ospatzen ari dira egun hauetan. Besteak beste, Lezama eta Sondika jaietan daude. Bi herriok sukaldaritza lehiaketak izango dituzte bihar. Lezaman, adibidez, 09:00etan hasiko da sukalki lehia...
Errusiako Balet Kosako Nazionalaren agertoki bihurtuko da Muskiz
MUSKIZ. Errusiako Balet Kosako Nazionala Meatzaldean izango da bihar, 20:00etan, Jules Verne idazlearen Miguel Strogoff, Tsarraren postaria obraren egokitzapena aurkezten. Orotara, 40 artista igoko dira agertokira Errusiako dantza, musika eta folklore...
“Lehiaketan garrantzitsuena esaneko txakurra izatea da”
"Ordu mordoa" eman ditu Enrique Mendigurenek (Orozko, 1952) bere lagun leialarekin lanean. Mendira igo eta asko entrenatu dira, ardiekin azken hiru urteetan. Aginduak errepikatzearen errepikatzeaz, lehiaketetarako eredugarri bihurtu da Riki II.a. Egin...
Erosleak omenduko dituzte Arratian
Arratiako Merkatarien Elkarteak urteroko jai eguna antolatu du biharko. Beti bezala, Igorren egingo dira ekitaldiak. Merkatarien helburua herritarrekin hartu-emanak sendotzea da. Horretarako, askotariko ekintzak izango dira Kultur Etxeko plazan. 11:00...
Flamenkoaren izaera ezagutarazteko ekitaldiei txokoa egin diete Bilbon
Bilboko Ibaiondoko barrutian askotariko erritmoak entzuten ari dira egunotan. Gitarra espainiarraren soinuak airean dira Bilboko Udalak antolatutako 9. topaketa flamenkoa dela eta. Irailaren bukaerara arte, publikoak musika estilo hori ezagutzeko aukera izango du hiriburuan prestatu diren zenbait jardunaldi eta ikuskizunekin. Gainera, ikusi eta ikasi ahal izango da. Besteak beste, dantza, gitarra, kanta eta txalo-konpas ikastaroak antolatuko dira.
Eskaintza oparoa izango da, eta kontzertuak ez dira faltako. Musika emanaldi horiek larunbatero egingo dira, 20:00etan hasita. Bihar, aurten hil den Paco de Lucia gitarra jotzaile andaluziarraren omenez, doako kontzertu bat eskainiko dute zenbait artistak Bilboko Elizbarrutiaren Museoan. Emanaldiaz gain, musikariaren ibilbide artistikoa aztergai duten jardunaldia ere egingo da.
Irailaren 20an, New flamenco project izeneko errezital didaktikoa izango da Bidebarrietako liburutegian. Oscar Manuel musika zuzendariaren agindupean, bi musikari taldek tradizio flamenkoa eta klasikoa nahastuko dituzte pieza berriak sortzeko.
Topaketei eta kontzertuei amaiera emateko, hilaren 27an, tradizioa eta modernotasuna uztartzen dituen Emakumea eta flamenkoa izeneko zikloaren barruan, ikuskizun bikoitza eskainiko da Bilborock aretoan. Lehenengo, Maria Vargas flamenko kantariak errezitala eskainiko du. Ondoren, Ana Fargas artistaren eta Paco Jimeno musika eta arte zuzendariaren Más que palabras ikuskizuna izango da. Berbak konpas flamenkoekin eta Noelia Sabarea dantzariaren mugimenduekin lagunduko dituzte.
Emanaldi guztiak doakoak izango dira, azkena izan ezik; ekitaldi horretako sarrerak 15 eurotan salduko dituzte musika aretoan bertan.
Flamenko estiloko tailerrak
Musika ikuskizunez haratago, publikoak gorputza astintzeko ekitaldiak ere prestatu dituzte. Horien bidez, flamenko erritmoak ikasi, kantatu eta oinarrizko ezagupenak barneratzeko aukera izango du hil bukaera arte egingo dituzten tailer didaktikoetan.
Ekintzak asteartean hasi ziren jada. Dantza, gitarra, kanta eta txalo-konpas tailerretarako hastapeneko jardunaldiak antolatu zituzten musika eta flamenko dantzaren oinarrizko ezagupenak dituzten pertsonentzat. Helburu nagusiak perkusio flamenkoaren oinarri erritmikoak eta melodikoak gertutik ezagutzea eta dantzaren oinarrizko mugimenduak ikastea izan ziren.
Baina musika estilo hori gustukoa dutenek ikastaro gehiago izango dituzte eskura. Hurrengo tailerra astelehenean izango da, hilak 15, San Frantziskoko Udaltegian. Bertan, gazte eta helduentzako flamenko dantza eskolak eta txalo-konpas tailerra izango dira.
Irailaren 22an, ostera, parte hartzaileek kantan eta gitarra jotzen ikasteko aukera izango dute. Tailerretan izena emateko epea zabalik dago Bilboko Udaleko webgunean. Ikastaroetan parte hartzeko, 25 euro ordaindu beharko dira. Baina eskainitako plaza kopurua baino eskari handiagoa badago, zozketa bat egingo du udalak; lehentasuna izango dute barrutian eta Bilbon oro har erroldatutakoek.
Zergen bidez %4,6 gehiago jaso dute Bizkaian, abuztuan
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak adierazi duenez, aurtengo lehen zortzi hilabeteetan 4.248,2 milioi euro bildu dira zergen bidez. Iazko urtearekin alderatuta, zerga bilketa %4,6 igo da abuztuan; hau da, 187,3 milioi euro gehia...
Bilboko euskaltegiek matrikulazioa hobetu gura dute
Bilboko Udalak eta hiriburuan dauden euskaltegiek Euskaraz bizi, etorri euskaltegira izeneko kanpaina ipini dute martxan, matrikulazioa sustatzeko. Iaz, 8.000 matrikulazio inguru izan ziren Bilbon; aurten gehiago izan daitezen ahaleginduko dira. Hori ...
Egun osoko skate saioak, Mungian
Herriko skate parkeari omenaldia egingo diote Mungian, bihar. 2015ean 35. urteurrena beteko du, eta, urte hauetan guztietan, gozamenerako gune izan da hainbat zalerentzat. Han ikasi zuten hainbat profesionalek ere. Adibidez, mundu osoko probetan ibili...