Azaroaren 25ean 11 urte egingo ditu droga kontrolatuta kontsumitzeko Bilboko gelak. Egun hori aukeratu dute hura kudeatzen duten Munduko Medikuak elkartekoek Bailen kalean duten gela ixteko. Jagoba Zallo kideak jakinarazi duenez, ez dute zerbitzua it...
Bizkaia
“Ez dut nahi nire semea era horretako arriskupean egoterik”
Solokoetxeko BHIko guraso elkartean kezkatuta daude inguruko telefonia antenek euren seme-alabengan izan ditzaketen ondoriok direla eta. Europaren gomendioei kasu egiteko eskatu diete administrazioei. Protestak egin dituzte, eta ez dute baztertzen ge...
Sanmigeletako bigarren asteburua
Joan den asteburuan hasi baziren ere, hainbat herritan oraindik jarraitzen dute sanmigeletako ospakizunekin. Iurretan, esaterako, "alderantziz" ospatuko dituzte sanmigelak gaur: "Bakoitzak nahi bezala interpreta dezala. Jantziak etiketak kanpoan dituz...
Adinbakoentzat harrera familien bila dabil diputazioa
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak adinbakoak jasotzeko harrera familia gehiagoren beharra dauka. Horregatik, familia gehiago lortzeko kanpaina bat hasi du, Eusko Jaurlaritzagaz batera. Hasteko, informazio osoagaz web orri bat atondu dute: bizkaia.net/ ac...
“Ez nuen esaten handitan makinak gidatu nahi nituenik”
Zein umek ez du amestu handitan kolore horiko induskatzeko makina bat gidatzearekin? Kabinan sartuta, palankei eragin, eta pala luzeak lurra nola zulatzen duen ikusi. Batzuen ametsa besteen lanbide bihurtzen da maiz. Eta halaxe gertatu zen Jon Andoni ...
Errusiako lan baten egokitzapena
Adiós Chejov antzezlana aurkeztuko dute asteburu honetan Durangoko San Agustin kulturgunean. Paco Obregon aktore eta zuzendari durangarrak egindako obra hori Anton Chejoven Tío Vania dramaren egokitzapena da. Idazle errusiarraren jarraitzaile eta zalea da Obregon. Lan horretan, sei aktore zuzentzen ditu. Gaur eta bihar, bada, 20:00etan egongo da Obregonek berak idatzi eta zuzendutako antzezlana ikusteko aukera.
Adiós Chejov antzezlana taularatuko dute gaur eta bihar, 20:00etan, San Agustin kulturgunean.
Enpresa berriztatzaileen plataforma berria, abian
Kabi 612 enpresa berritzaileen sehaska zabaldu dute asteon Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Hogeita hamar proiektu berritzaile inguru har ditzake plataforma berriak. Gehienez, sei urte egin ahal izango dituzte bertan. Hala ere, salbuespenak ere aurreikusi dituzte bioteknologia, nanoteknologia eta mikroteknologia proiektuentzat. Kasu horietan, posible izango dute egonaldia luzatzea.
2005. urtean Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako Biokabi biosehaskatik eratorritako bost proiektu hartuko ditu Kabi 612k. Gainerakoak proiektu berriak dira, eta plataforma berri horretan garatuko dituzte dagozkien enpresek.
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean sortu duten azpiegitura eraikitzeko lanak 2009an hasi zituzten, eta 2013an amaitu. BEAZ foru sozietate publikoa arduratuko da plataforma berria kudeatzeaz. Eta Eusko Jaurlaritzaren SPRI sozietateak, foru aldundiak eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak koordinatuko dute.
Joan den eguaztenean egin zuten inaugurazio ekitaldia, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia bertan zirela. Beste hainbat agintari eta enpresa ordezkari ere elkartu ziren, besteak beste, Derioko eta Zamudioko alkateak, Arantza Tapia Ekonomia, Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Imanol Pradales Sustapen Ekonomikorako diputatua, Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea eta Alexander Arriola SPRIko zuzendari nagusia.
Aholkularitza eta babesa
Enpresen sehaska izateko modu horretako zentroek aholkularitza eta babesa eskaintzen dizkiete ekintzaileei, negozio ideiaren definizioan, proiektuaren garapenean eta enpresaren sorreran zein konpainiaren lehen urteetako jardunaren garapenean. Horregaz batera, ekintzaileen beharrizanetara egokitutako azpiegiturak eskaintzen dizkiete.
Hutsuneak betetzen
Aitite hil zenean zerura joan zela esan zioten Aitorri. Handik bost urtetara, buruan etengabe zeukan galdera ozen esan zuen bazkalostean, aitite noiz bueltatuko zen galdetu zuen. Ikastolan klasekide batek esana zion ezinezkoa zela, zeruan ez dagoela h...