1779an egin zuten lehen aldiz Goikiri menditik Ugaora ura ekartzeko iturria. Gaur egun desagertuta dago iturri hori, baina hiru hodiko iturria dago haren lekuan, Ugaoko ikurretako bat. Haren gainean dagoen bolak jaien bukaera adierazten du.
Bizkaia
Sorterria eta hilerria, lotuta
Busturia Txekiar Errepublikoako Hradistko herriarekin senidetu da. Anjel Lekuona busturiarra herri hartan fusilatu eta erraustu zuten naziek. Lekuonaren arrastoak bilatzeko elkarlanetik sortu da bi herriak senidetzeko ideia. Memoria lantzeaz gain, beste arlo batzuetan ere sustatuko dute elkarlana.
Zumarrak
Bizkaia zuriz jantzita zegoela kantatu zigun Lertxundik eta buruan berdea zuela. Natura maite duen herria gara. Lorea, Haritz, Zuhaitz edo Izei bezalako izenak dituzte gure seme-alabek, Arbolagaña, Elorri, Castaños, Masustegi…bezalako kaleetan barrena jolasten direnak, Pagasarriren magalean. Argi dago zuhaitzak maite ditugula. Pentsa, haritz baten gerizpean biltzen ziren Bizkaiko ordezkariak, eta zuhaitzak nagusi dira gure armarri...
“Milaka urtean inor egon ez den lekuetan, orain jende gehiegi dago”
Umea zela perretxikoek sorgindu zutela dio Iro Landaluzek. Basoaren inguruko ikerketa gehiago behar dela adierazi du, perretxikoen habitata ezezaguna baita.
Martxan dabil Bizkaibizi
Foru aldundiak eta Bilboko metropoliko bederatzi udalerrik sustatu dute bizikleten mailegurako zerbitzu publikoa, eta erabilgarri dago. 650 bizikleta elektriko daude eskura.
Busturialdea ere, ‘sorginaldea’
Busturialdeako udal agintariek sorginen aurkako epaiketak sustatu zituzten 1616an. Hainbat emakume atxilotu eta torturatu zituzten. Azaroaren 4an eta 5ean estreinatuko dute haien inguruko antzezlana.
60 urtez lotuta Zeanurin
Egun elkarri lotuta dantzatzea ohikoa izan arren, joan den mendean debekatuta egon zen Euskal Herrian. Bizkaian, Zeanuri izan zen azken herrietakoa debekua kentzen.
Txorierri Eguna egingo da lehen aldiz, Derion
Baserri Antzokia fundazioak antolatu du jaia, euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz. Derioko parke teknologikoan duten egoitzan egingo dituzte ekitaldiak, larunbatean eta igandean.
Aitzindarienari aitortza
Bilboko Zinemakumeak Gara jaialdia egingo dute urriaren 31ra arte. Alice Guy zinemagilea oroituko dute, eta hainbat zinemalditan egondako lanak eskainiko.
Lihoaren atsekabeak, amaigabeak
Elorrioko liho putzuak, edo 'liñaputzuak' tokiko euskaraz, ikertzeko lana bideratu dute Aitziber Gonzalez arkeologoak eta udalak, ahazteko zorian zegoen historiaren zati bat berreskuratu nahian. Solasaldi bat egin dute herrian.