Gizartea

Bilboren etorkizuna argituko duen dorrea

Bilboren etorkizuna argituko duen dorrea

Peru Azpillaga

Etengabeko metamorfosian murgilduta dago Bilboko hiria. Iragan industrialaren arrastoak gero eta sakonago lurperatzen diren bitartean, etorkizuna argituko duten itsasargiak bata bestearen atzean hazten ari dira. Dorreek, landare igokarien antzera, lekua egin dute eraikinen artean; eta, gutxinaka-gutxinaka, Bilboko ortzimuga marrazten ari dira. Isozaki dorreek hiriaren janzkeraren lehen mugarria ezarri zuten. Ostera, beste asko etorri dira atzetik: Iberdrola, Basurtuko dorreak eta Bolueta; Bilbok, lan jantzia armairuan gorde, eta traje berria erosi du.

Bilbo pizteko eguna

Bilbo pizteko eguna

Uxue Gutierrez Lorenzo
Urtebeteko ibilbidea eginda eta MTV jaialdiaren atarian, teoriatik praktikara salto egingo du Piztu Bilbo plataformak. Hilabeteak daramatza jaialdi horrek sustatzen duen hiri eredua salatzen, eta bihar "jarduera alternatiboz" beteko ditu Bilboko kaleak.

Euskara hedatzeko katebegiak

Euskara hedatzeko katebegiak

Natalia Salazar Orbe
Erabileran eragitea. Ikaste hutsetik kalera ateratzea. Horra hor gakoa. Datuak ezkorrak dira eta: beheraka doa euskararen erabilera kalean. Hala diote iaz Soziolinguistika Klusterrak aurkeztutako ikerketaren datuek.

Hamaika aldarri, helburu bakarra

Hamaika aldarri, helburu bakarra

Peru Azpillaga
Durangoko zenbait auzo elkarte eta plataformatako kideek Durangok Planto mugimendu soziala sortu dute. Hamar eragile eta plataforma baino gehiago bildu dira, eta, bakoitzak bere borroka eta aldarri propioa garatzen badu ere, bada batzen dituen ezaugarri bat: udalarekiko harremana.

Epaiketaren atarian, indartzen ari da Cabacasentzako justizia eskaria

Epaiketaren atarian, indartzen ari da Cabacasentzako justizia eskaria

Aitziber Laskibar Lizarribar

Sei urte eta erdiren ondoren, hamar egun barru hasiko da Iñigo Cabacas Athleticen zalea hil zuten gertaerei dagokien epaiketa; urriaren 15ean, astelehenarekin. Aurreikuspenen arabera, lau aste iraungo du ahozko saioak, eta, aldaketarik ezean, azaroaren 9an geratuko da auzia epaiaren zain. Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek hil zuen gaztearen heriotzak erantzulerik ba ote duen erabakitzea dagokie epaileei, gorabeheratsuak espero diren saioen ondoren.

Suspertzeko indarra batzen

Suspertzeko indarra batzen

Aintzina Monasterio Maguregi
Non gauden jakiteko, garrantzitsua da jakitea nondik gatozen, bai eta nora joan nahi dugun hausnartzea ere. Horretaz jakitun eta Bizkaian euskara biziberritzeko asmoagaz sortu dute Bizkaieus bilgunea.

Babelgo dorrea saihestu guran

Babelgo dorrea saihestu guran

Natalia Salazar Orbe

Ura zan gizona ura. Hala hasten da Joanes Oñatiko baserritarraren bizimodua gipuzkeraz jasotzen duen Txomin Agirreren Garoa eleberria. Bizkaiko euskaldun zaharrak euskalduntzeko bitarteko bat ere bazen. Derioko ikastaroak ditu gogoan Igone Etxebarria Labayru ikastegiko kide, idazle eta euskaltzain urgazleak. Garoa eta egile beraren Kresala erabiltzen zituzten txikitan egin ezin izan zuten alfabetatze prozesua gauzatzeko. Esaldi hura irakurri, eta ezin ulertuta geratu ziren bera eta ikaskideak. "Hori zer da ba gero?", galdetzen zuten. Gaur egun egoera hori pentsaezina da. Orduz geroztik bide luzea egin du-eta euskara batuaren eta euskalkien arteko elkarbizitzak. 50 urte dira euskara estandarizatu zenetik. Oraindik ere, ordea, ez da desagertu bakoitzari zein leku dagokion edota zein den jatorragoa eta hobea ebatzi nahi duen eztabaida. Euskalkien ordez, ez dagokien lekuan nagusitzen ari diren azpieuskalkien eta sukalkien arriskuei buruz ere mintzatu da Xabier Amuriza bertsolaria: "Hortik Babel dorrera goaz". Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu dute biek.