Basauriko Udalak, Ibaizabalgo ertzain etxeak eta Osakidetzaren Galdakaoko ESIak protokolo berria egin dute. Basaurin 105 emakume babesten ditu Ertzaintzak gaur egun.
Gizartea
Olabarri jauregia auzoarentzat izan dadila eskatu dute Uribarrin
Gura dute Bilboko auzo horren "beharrei" erantzuteko erabiltzea eraikina. Gaur egun, Bilboko Portuko Agintaritza da eraikinaren jabea.
Balmasedako institutura joateko garraio publikoa eskatu dute
Lanestosa, Karrantza, Turtzioz, Artzentales, Sopuerta, Gordexola eta Villaverde Turtziozko ikasleek familiek ordaindutako autobus pribatuan joan behar dute batxilergoa ikastera.
Hizkuntza jagoteko tresnak
Elkartenet eta Agharas elkarteek birgaitutako material informatikoa bidali dute amazigen herrira. Amazigerazko sistema eragile bat sortu dute software librearekin.
Andre bat denen memorian
Durangoko Andra Mariko elizpean egoten ziren martxanterak, jostailuak eta goxokiak saltzen. Haietako azkena izan zen Boni Macarron; liburu batean oroitu dute berriki.
Elkarlaguntza astea egingo dute Galdakaon asteazkenetik larunbatera
Herriko Elkarlaguntza Sareak hainbat ekimen antolatu ditu elkarlaguntza astearen laugarren aldian. Sarearen indarguneetako bat ortua da; auzolana antolatu dute han.
Urkiolako hondakinak bilduko dituzte, boluntariotza indartzeko
Bizkaia Gara eguna antolatu dute domekarako. Lehen aldian, ingurumena zaintzeko kontzientzia piztea izango dute helburu. Tailerrak eta ikuskizunak ere izango dira.
Ikasleei harrerarik “goxoena” ziurtatuz
Basauriko San Migel auzoko Sofia Taramona ikastetxean immigrazioaren eta integrazioaren inguruko kontzientziazio lana egin dute LHko laugarren mailako ikasleekin. Harrera gida bat osatu dute atzerritik datozen ikasleei ongietorria egiteko.
Hesia hautsi zuteneko Fika
1937ko ekainaren 11n eta 12an lortu zuten frankistek Burdin Hesia apurtzea, Larrabetzu eta Fika artean. Ordukoak gogoratu eta biktimak omenduko dituzte gaurtik domekara arte, Gamiz-Fikan. Gernika-Lumo Ospitalean hildako presoak omendu dituzte.
Mungian egingo dute domekan Euskal Eskola Publikoaren jaia
'Jagon' lelopean, eskola publikoak duen "jagoteko beharra" azpimarratu nahi izan dute. Bihar arratsaldean hasiko dira ospakizunak, Toc eta Trikizio taldeen kontzertuekin.