Bizkaiko Foru Aldundiarentzat egindako inkesta baten arabera, herritarrek gaitz ikusten dute normaltasunera bueltatzea. Oro har, enpleguak eta etxebizitzak kezkatzen ditu.
Gizartea
Gazteek giro informalean euskaraz egitea sustatzeko saioak
Labayru fundazioak gazteen interesekoak diren gaiak jorratzen dituzten podcastak osatu ditu. Eskoletatik kanpo gazteek euskaraz berba egitea sustatu nahi dute.
Autokarabanen zirkuitua eratuko dute Enkarterrin aurten
Artzentalesen, Karrantzan, Sopuertan eta Zierbenan gune berriak egingo dituzte. Sopuertako eremua Burdin Mendien bide berdetik gertu egokituko dute.
Plan berezia eskatu dute Artxandarako
Bizkaiko talde ekologistek alegazioak aurkeztu dizkiote Bilbo eta Sondika artean parkea egiteko planari. Zabortegi bat dago azpian.
Erabakitzeko prest
Bizkaiko Foru Aldundiak oniritzia eman dio Galdakaoko eta Usansoloko Batzorde Mistoak desanexioari buruz osatu duen memoriari, eta udalak gehiengo osoz onartu du memoria. Galdeketa egingo dute martxoan. Batzar Nagusiek desanexioa onartzea izango da azken pausoa.
Manifestazioa domekan Ermutik Zaldibarrera, auzia salatzeko
Hondamenditik bi urte beteko diren egunean, gogora ekarriko dute zabortegiaren amiltzea saihestu zitekeela. Martxa 12:00etan aterako da Ermutik. Ekitaldia ere egingo dute.
Irratiari agur esaten uhinetan
Bermeoko Itsuki Irratiak 37 urteko ibilbidea izan du airean, baina, urteetako galera ekonomikoen ondorioz, itxi egin behar izan dute. Joan den martitzenean egin zuten amaierako saioa.
Ikerlari gazteak trebatzeko deia
Gerediaga elkarteak Durangaldeko Ikerlari Berrien Saria antolatu du. Antolatzaileek beharrezko ikusi dute belaunaldi berriek ere ondarearen zabalkundean parte hartzea.
Hildakoak bilatzeko baimena
Gogora institutuak baimena eman dio Durangoko Udalari hilerrian lur prospekzioak egiteko. Herriko memoria elkarteak sinetsita daude litekeena dela bertan 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketako biktimak egotea hobi komunetan lurperatuta. Biktimak identifikatzeko lanak egin dituzte.
Biktima, eta etxegabetzeko zorian
Alokabidek indarkeria matxistaren biktima bat eta haren adin txikiko hiru seme-alabak etxegabetzeko eskatu du Barakaldon, eta epaileak astelehenean emango du agindua. Argitan-ek eta Berri Otxoak-ek protestara deitu dute.