Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak adikzioen plana onartu du. Prebentzioa eta osasunaren aldeko apustua ditu ardatz. Diagnostikoan ikusi dute ohiko drogen kontsumoa apaldu dela.
Gizartea
Anbotoren begietatik dator argia
Anbotoko Bentanetan eta Azkilar begietatik sartzen diren eguzki izpiak urtean bi aldiz ikus daitezke Arrazolako San Roke ermitatik. Jorge Hernandez astronomoak fenomeno astronomiko hori ikertu du.
Migrazioak emakume aurpegia du
Ikuspegi behatokiak Galdakaoko populazio migratzaileari buruzko ikerketa bat egin du, udalak eskatuta bIkerketan parte hartu dutenek "bizikidetza giro inklusiboa" eskatu dute.
Goienkaleri galdutako bizitasuna itzuli guran
Hainbat protesta egin dituzte Bilboko Zazpikaleetako Goienkaleko auzokideek azken urteotan, euren ustez kaleak bizi duen "narriadura" salatzeko. Udalari eskatu diote polizia bidaltzea ez den irtenbide bat bilatzeko arazoari.
Lindanoaren arriskuei begira
Barakaldo Naturalak salatu du Argalario mendian lindanoarentzat egin zuten segurtasun biltegiak estankotasun arazoak dituela. Eusko Jaurlaritzak esan du biltegia segurua dela.
Tartangako lanak geldiarazteko garaiz daudela uste dute Erandion
Altzaga auzoko azken berdegunean 400 etxebizitza egiteko proiektua geldiarazi nahi du Tartanga Berdea plataformak. "Azkeneraino" borrokatuko direla ohartarazi dute.
Mozorroak berreskuratzera
Inauterien funtzioari eta sinbologiari buruzko hausnarketa prozesu bat hasi dute Igorren, egitasmo handiago baten barruan. Aurten etxeko elementuekin mozorrotzeko deia egingo diete herritarrei. Lanketa egiten ari direnek uste dute kontsumismoak indar handia hartu duela jaiotan.
Bazterrak erdigunera ekartzen
Derioko elkarte eta norbanakoentzako lokal bat zabaltzeko asmoa agertu zuen talde batek azaroan, eta, herriaren erantzun ona ikusita, oraintxe ari dira Marikobaso Gune Askea atontzeko lanetan. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak eta bilerak egin nahi dituzte bertan, eta denentzat irekiko dute martxoan.
Oztopoak kendu eta meandroak zabaldu
Uriolei aurre egiteko plana aurkeztu du Urak, 2027ra artekoa. Egingo dituzten obren helburua da %16 txikitzea arriskuan bizi diren bizkaitarren kopurua.
Bandera bat, barakaldarrak ordezkatzeko
Bandera hautatzeko prozesua abiatu du udalak. Hainbat kirol talderen horia eta beltza erabilita, bost aukera sortu dituzte. Herritarrek etzi arte bozka dezakete.