Sei ekintza eramango dituzte aurrera legegintzaldian, eskaintza hobetze aldera. 195 milioi euro jarriko dira planerako; diputazioaren aurrekontuaren %12. Bizkaibusi eragingo dio gehienbat.
Gizartea
Getxoko gazteen aisia euskalduntzea sarituta
Getxoko Udalak Argia Ereiten saria eman dio Haria gazteen aisialdi taldeari, euskararen erabilera sustatzen egindako lanagatik. 12 eta 17 urte artekoentzako udaleku eta txangoak antolatzen dituzte.
Etxea berreraikitzea, aztarnaz aztarna
Bilboko Zazpikaleetako etxebizitza eraikin bat aztertu dute 'Trazas de ronda' proiektuan. Ehun urtean bizilagunek utzitako markak, objektuak eta bestelako arrastoak baliatu dituzte bizitzeko moduen inguruan hausnartzeko.
Elkarretaratzeak egiteari utzi diote Bermeoko talde feministek
Mugimendu feminista urriaren 28an hasi zen indarkeria matxista salatzeko era berriekin. Hilean behin bozgorailuarekin kalera aterako dira, eta Kabidxen panela jarriko dute.
Kontatzen eta egiten
Hogei urte beteko dira 'Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza' sortu zenetik. Bere ibilbidean, komunikatzeko era berrietara egokitu da, eta euskaraz "kalitatezko" informazioa eskaintzen die herritarrei.
Hildakoen enbaxada
Britainiarren hilerria Bilbon egon zen hasieran, Ingelesen Zelaia delakoaren inguruan. 1929tik, Loiun dago Bizkaiko hilerri hori. Han daude lurperatuta fede anglikanoa eta katolikoa duten ingelesak, bakoitza bere aldean, eta II. Mundu Gerran hildako soldaduak.
Euskarari bizkarra ez emateko, kalera
Euskalgintzaren Kontseiluak nazio manifestazioa antolatu du larunbat honetan Bilbon, azken hilabeteetan euskarak pairatutako "oldarraldi judiziala" salatzeko. Bizkaiko hamaika eragilek deialdiarekin bat egin dute, eta mobilizazioan izango dira.
Bilboko etorkizuneko Zorrotzako Muturraren zirriborroa hautatu dute
Idom enpresaren 'LotURA' proiektua aukeratu du udalak. Egitasmoaren zerbitzu kontratua 138.842,97 eurokoa da. 321.000 metro koadroko eremua berrituko dute.
Mendiaren memoria, film batean
Zornotzako Udalaren eskariz, ‘Bizkargin santikurutzak’ dokumentala osatu du Labayru fundazioak. Ondarearen Europako jardunaldietan aurkeztu berri dute.
Pantailen lilurak kezkatuta
Seme-alaben lagunak smartphonearekin ikusteak arduratuta, guraso taldeak sortu dira ikastetxeetan. Telefonoa emateko adina atzeratu nahi dute, eta emango dietenerako prestatu nahi dituzte seme-alabak, egoki erabil ditzaten.