“Txikitasunari esker, lana libreki egiteko aukera izan dugu” »

‘Berton’ aldizkariaren itxierak hedabide eredu baten amaiera irudikatzen duela uste du Malleak. Pozik dago, ordea, hilabetekariak lortu duelako bestela ezkutuan egongo zen errealitate bat ezagutaraztea. - Irakurri gehiago...

“Imajinazioa falta zaigu; nahi gabe erreproduzitzen dugu sistema hau” »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Herri mugimenduei begirako lanean dihardu azken urteetan Gorka Zozaiak (Donostia, 1982), jakintza oinarri hartuta. Bilbon ari da, Ipesen koordinatzaile gisa.

“Gaur egun naizen gitarra jolea agertzen da ‘Improphono’-n” »

Musikari ondarroarrak ‘Improphono’ izeneko diskoa eta gitarra liburua argitaratu zituen abendu hasieran. Aro lasaiago batean dagoela aitortu du, bakarlariaren eta gitarraren arteko erlazioan kontzentratuta. - Irakurri gehiago...

“Eskubideen alde zenbat eta gehiago batu, hobe” »

Oihana Cabello

Etxera Trail mendi martxa eta lasterketa antolatu dute bigarrenez. Gernika-Lumon egingo dute, urtarrilaren 28an. Aitor Gorriño (Arratzu, 1987) eta Jon Landa (Gernika-Lumo, 1984) prestaketa lanetan ari dira. 300 euskal preso baino gehiago daude kartzelan, larri gaixo dauden herritarrak ere preso dituzte, errefuxiatuak eta iheslariak ere badira oraindik, eta, diotenez, horregatik antolatu behar da Etxera Trail aurten, berriro. Aldarrikapen eguna izango dela aurreratu dute.

“Etorkinen harreran erakundeen aurretik goaz askotan” »

Lander Muñagorri Garmendia

Etorkinen harreran laguntza eskaintzeko gobernuz kanpoko 63 erakundeek osatzen duten sarea da Harresiak Apurtuz. Aurten hogeigarren urteurrena ospatzen ari dira, “inoiz baino lan gehiago” duten garai batean, gainera. Aitor Oribe (Bilbo, 1982) sareko zuzendaritzako kidea da, eta salatu du koordinakundea sortu zen garaitik atzera egin dela etorkinen eskubideetan. Egoera bideratzeko gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten lana goraipatu du.

“Arginzonizen auziak Frantziaren norabidea argitzeko balioko du” »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Abenduaren 18tik 21era bitartean epaituko dute Aritz Arginzoniz Elorrioko presoa, Parisen. Espainian dute preso azken hamar urteetan, eta, Frantziak hala eskatuta, hara estraditatu berri dute, Frantzian ere epaitu dezaten.

“‘Black friday’-k atzean duen prekaritatea azaleratu nahi dugu” »

Gazteek, gazte izateagatik, prekaritatea bereziki jasaten dutela dio Eragineko kideak. Eta okerrena dena, gizarteak normaltzat hartzen duela. Egoera iraultzeko, kolektiboki erantzutera deitu du. - Irakurri gehiago...

“AP-8a errentagarria zaio aldundiari” »

Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek tarifa finkoa ezarri dute bi lurraldeen artean bidaiatzeko. Peajerik Ez plataformaren esanetan, «engainua» da, autobidea ordaintzen segitu beharko dutelako. - Irakurri gehiago...

“Nik argi dut: langile klasea zatitzeko erabiltzen da arrazakeria” »

Ijitoen eta musulmanen kontrako arrazakeria areagotzen ari dela dio Boudaouik, eta kezkaz begiratzen dio prozesuari. Dioenez, ‘bestea’ mendean hartzeko bidea besterik ez da arrazismoa: komunitateak kontrolpean izateko baliabidea. - Irakurri gehiago...

“Langile guztiek lan baldintza berak izatea nahi dugu” »

Soldaten igoera bermatuko duen antzinatasuna eta gutxiengo bermea dira langileen eskari nagusiak. Gartziak azpimarratu duenez, ez dute ezer berririk eskatzen; soilik, aurreko hitzarmeneko zutoinei eustea. - Irakurri gehiago...