“1989tik dakigu Artxandako eremua kutsatuta dagoela” »

Ekologistak Martxan-ek hainbat kritika egin dizkio Bilboko Udalak Artxandarako proposatu duen aktibazio planari. "Oso partziala" dela deitoratu du Miren Basalduak, eta plan berezi bat eskatu du eremu osoarentzat. - Irakurri gehiago...

“Euskaraz bizitzea lortu genuen: hori da Sasibururen ekarpena” »

Frierak eta beste batzuek 1992an sortu zuten Sasiburu, orduan euskararekin lotura zuten 16.000 barakaldar inguru saretzeko. Sortzaileetako asko joan dira, baina elkarteak badirau: 30. urteurrena ospatuko du bihar. - Irakurri gehiago...

“Lurrak berreskuratu beharko genituzke lehen sektorerako” »

Egungo elikadura molde industrialaren aurrean, agroekologia aldarrikatzen du Alaitz Ajuriagerrak. Eredu aldaketaren beharraz kontzientziatzeko, Elikabilbo antolatu dute, beste eragile batzuekin. - Irakurri gehiago...

“Areto txikiak izan dira dantza garaikidearen substratua” »

35 urte baino gehiagoko ibilbidea du egina jada Bilboko Fundicion aretoak, baina irizpideak beren horretan mantendu dira: gorputza da aretoko programazioaren ardatza, batez ere. Laura Etxebarria da zuzendaria. - Irakurri gehiago...

“Ez dute autobidea kentzeko interesik, ezin dutelako espekulatu” »

Bilboko Errakalden A-8 autobidea eraisteko lanek itxaron egin beharko dutela esan du aldundiak, diru falta argudiatuta. Maiatzaren 19rako protestara deitu dute auzoan, diputazioarekiko haserrea erakusteko. - Irakurri gehiago...

“Emakume guztiok behar ditugu lasai egoteko espazioak” »

Andrea Momoitiorekin batera, La Sinsorga espazioa zabalduko du Varelak urte amaieran, Bilbon. Espazio kultural feminista bat izango da, eta emakumeen bilgune izatea lortu nahi dute. - Irakurri gehiago...

“Itsasoa oso ederra da, baina errespetua eduki behar zaio” »

Itsasoari lotuta dago Agirre, eta hura gailentzen da haren lehen argitalpenean: 'Akresale'. Obrako olerki eta mikroipuinetan itsasoaren hainbat alde erakutsi ditu, baita beste gai askorenak ere. - Irakurri gehiago...

“Kontu askorengatik naiz egun naizena, eta Korrika da horietako bat” »

Korrikaren hasieratik gaur arte euskarak aurrera egin duela sinetsita dago Edurne Brouard. Oraindik ere "lan handia" egin behar dela dio, eta erabilera indartzea dela orain erronka nagusia. - Irakurri gehiago...

“Osasun sistema publikoak egiturazko arazoak ditu” »

Osasun Publikoa Aurrera plataforma sortu dute Getxon, Algortan. Osasun publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa aldarrikatzen dute, eta lehen arreta indartzea lehenetsi dute. - Irakurri gehiago...

“Mezua zen guk besteak jagon behar genituela, ez geure burua” »

Unanuek salatu du apaldu egin dela hiesak aspaldi zuen ikusgarritasuna. Bereziki, Bermeo bere herriko egoera ekarri du gogora, "anonimotasunera" pasatu direla azalduta. - Irakurri gehiago...