“Ezin duzu beste aldera begiratu behin egoera ezagututa” »

Bizkaitik ehun pertsona inguru abiatuko dira gaur Melillara, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak antolatutako karabanan. Bidaiak 22ra arte iraungo du, eta ekintza eta salaketa ugari egingo dituzte. - Irakurri gehiago...

“Errealitatea aztertu eta eraldatzeko, artea funtsezko tresna da” »

Emakumeen Etxeen Sareak Artestura arte feministako lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburuak emakumeen etxeen balioak eta nortasuna zabaltzea eta arte feminista sustatzea dira. - Irakurri gehiago...

“Garaipenek baino oihartzun handiagoa du Girora ez joateak” »

Denboraldi borobila darama Bizkaia-Durango nesken txirrindulari taldeak. Azken egunotan, Girotik kanpo gelditu direla jakin dutelako izan dira albiste, baina jada beste erronka batzuk dituzte haiek buruan. - Irakurri gehiago...

“Euskal Herri pluralaren erakusleiho izango da jaialdia” »

Gizartean aktiboki parte hartu nahi duten kultura ezberdinetako herritarrak batzen ditu Munduko Jendea jaialdiak. Aniztasunean oinarrituriko egitarau zabala prestatu dute astebururako Bilbon. - Irakurri gehiago...

“Gaitza da gure moduko klubak goiko postuetan egotea” »

40 urte betetzen ditu aurten Isuntza arraun elkarteak. Ospakizunetan murgilduta igaro zuen aurreko asteburua, Lekeition, eta KAE1 ligari ekingo dio domekan, Santurtzin. Aurrean ibiltzea dute helburu. - Irakurri gehiago...

“Pauso erraldoia behar delako prestatu dugu ekitaldi erraldoia” »

Milaka herritarrekin galdera marka handi bat osatu nahi du bihar, Bilbon, Gure Esku Dagok. Herritarrek erabakitzeko duten prestasuna adierazi, eta aurrera begirako lan ildo berria aurkeztuko du bertan. - Irakurri gehiago...

“Hasierako asmoa zen obra ikonikoen ordez alternatiboak irakurtzea” »

Bilbo Zaharra euskaltegiko Klasikoen Irakurraldiak hamar urte bete ditu. Hilaren 8an, Itxaro Bordaren %100 basque irakurriko dute 400 lagunek, 12 orduz. Astelehenetik aurrera ere, jarduerak prestatu dituzte. - Irakurri gehiago...

“Ederra izango da, urtero legez” »

Mungiako Larramendi ikastolak antolatu du aurtengo Ibilaldia. Domekan ospatuko dute Bizkaiko ikastolen festa. Aurten, gainera, Larramendi ikastolaren 50. urteurrena ere ari dira ospatzen. - Irakurri gehiago...

“Ez da egin batuaren eta euskalkiaren arteko elkarbizitzarik” »

Koldo Zuazok uste du euskalkiak galduz gero euskara bera hilko litzatekeela. Mendebaldeko euskara ikertu du azken liburuan, eta euskalkiaren kalitatea kaskartzen ari dela sumatu du hizkuntzalariak. - Irakurri gehiago...

“Aste Nagusian arreta jarri baino, nahiago dugu proiektuari heldu” »

Bilboko Aste Nagusian euskarak gune propioa izan zezan sortu zen Hau Pittu Hau konpartsa, duela 30 urte. Euskararen erabilera areagotzeko konpromisoari eutsi diote 30. urteurrenean ere. - Irakurri gehiago...