Kultur etxe txikiagoa egin dezaten, “gerra” emango dute Itzubaltzeta auzokoek »

Getxoko Itzubaltzeta auzoko bizilagunek ez dute nahi udalak egingo duen kultur etxe “handirik”. “Bi solairu ken diezazkioten eskatzen dugu. Izan ere, Itzubaltzeta auzorako handiegia da, eta diru mordoa xahutuko da horretan”, adierazi du Itzubaltzetako…

‘Guk gEUre Kulturaz’ gogoeta, otsailaren 27an, Landakon »

Kulturgintzaren inguruan iritziak trukatzeko eta aurrera begirakoak adosteko bilera irekia egingo dute Landako gunean otsailaren 27an. Ahotsenea, Karraskan, Kultura Live eta MIEk antolatu dute mintegia. Euskal kulturaren egoeraz kezkatuta, “martxan ja…

Ikusitakoa, argazkitan »

Leo Simoes argazkilariaren erakusketa ikusgai dago Durangoko Arte eta Historia museoan. 2005 eta 2009 artean Marokora egindako hainbat bidaiatan du abiapuntua. Dias de lluvia y sol (Euri eta eguzki egunak) ipini dio izena. Joan-etorri horietan aterat…

‘Keinuka mugaz gaindi’ filma estreinatuko dute ekainean »

Kurkuluxetan kulturgunean sustatuta, giza balioak lantzeko pelikula bat grabatzen ari da. Zenbat Gara elkartearen barruko ume gunea da Kurkuluxetan. Hainbat egitasmo bultzatzen ditu haurren heziketa eta aisialdira begira; azkena, Euskal Herriko eta Ku…

ELKARTASUNA ADIERAZTEKO JAIALDIA »

Euskal preso eta iheslariekiko elkartasuna azaltzeko, Kalerarock jaialdia egingo dute bihar, Durangon. 11:00etan ekingo diete kontzertuei, Landako gunean. 11 musika talde ariko dira, zuzenean, euren kantak abesten: Esne Beltza, Reincidentes, Kauta, Bo…

“Taberna eraitsi behar dutela esan, eta ez digute beste aukerarik eman” »

Olatuen soinua Garmendia tabernaren doinua izan da 1933an zabaldu zutenetik, Muskizko Arena hondartza aurrean. Tabernak laster utziko dio ogitartekoak eta freskagarriak saltzeari. Jose Mari Garmendia (Abanto, 1935) bertako jabea izan da azken 25 urtee…

Abadiño eta Berrizko lantegietako 146 langile kaleratuko ditu MZ enpresak »

MZ enpresaren likidazio prozesuak bete-betean eragin die Durangaldeko langileei. Grupo Cosmos taldeak hartu du MZk Abadiñon duen lantokia. Eta taldeko arduradunek egindako adierazpenen arabera, Berrizko lantegia itxi eta 73 langileri kontratu mugagabea ezarriko zaie. Bestalde, kaleratutako langileentzat lan poltsa bat osatzeko asmoa duela iragarri du Cosmos taldeak. MZko langileen ordezkariek salatu dute enpresaren zuzendaritza batzordeak azken urtean kudeaketa “negargarria” egin duela. Adierazi dute Mercedes eroslea galdu arren eta likidazio prozesuan egon arren 2012an baino emaitza hobeak izan zituela 2013an MZ enpresak. Bestalde, ELAk salatu du langileak kaleratzeko orduan MZk ez dituela kontuan hartu horien adina, gaitasuna eta antzinatasunak.

INGENIARIEK SARITU DUTE »

Acueducto de Segovia saria jaso du Bilbo hegoaldeko saihesbideak asteon. Madrilgo Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak egin dio aitorpena. “Bide azpiegitura batek sortzen duen erronka teknikoari proiektu sendo batekin erantzuten asmatu del…

Tren geltokia, ostatua, polizia etxea… »

Etzi ehun urte beteko dira Bilboko Atxuri auzoan oraindik ere zutik dirauen tren geltokia inauguratu zutela. Mende honetan milioika lagunentzat Bilboko ateetako bat izan da. Bizkaiko hiriburuan egun handia izan zen 1914ko otsailaren 23 hura.

Ferrocarriles Vascongados enpresa izan zen hura eraikitzeko lehiaketa martxan ipini zuena. Azillonako markesa presidente zuela, garai oparoan bizi zen konpainia, eta inaugurazioan argi utzi nahi izan zuten. Garaiko egunkari guztietan agertu zenez, otordua eskaini zieten Bizkaiko ehun bat pertsona garrantzitsuri. Gasteizko gotzaina bera izan zuten buru. Eta 130 beharginentzako jai berezi bat ere antolatu zuten. Mendeurren ospakizuna apalagoa izango da. Domekarako argazki erakusketa zabaltzeko ekitaldi xumea antolatu du Eusko Trenbideak enpresa publikoak. Ana Oregi sailburua tartean izango da.

Juanjo Olaizola tren eta trenbideen historialariak gogora ekarri du Atxuri kaleko 10. zenbakian zegoen honen aurreko geltokia. “Bilbo eta Durango arteko trenarentzat egindakoa zen, txikia. Baina trenbidea haziz joan zen. Eibarrera eta Zumarragara luzatu zuten. Elorriora beste adar bat zeukan. Gernika eta Zornotza arteko trenbidearekin ere lotu zen. Eta, azkenean, Donostiaraino luzatu zen. Beraz, XX. mendea hasi zenean azpiegitura zaharkituta eta eskas geratu zen”.

Eta hori gutxi balitz bezala, istripu batek geltoki zaharra hankaz gora ipini zuen. 1911n izan zen. “Geltokia metalezko estalki baten azpian zegoen, Abandokoa bezala. Tren bat bidetik irten zen, oinarria jo zion, eta erori egin zen azpiegitura guztia”, ekarri du gogora.

Horrela, bada, eraikin bat eta garbitegi bat erosi zituzten, Zazpikaleetatik berrehun bat metro gertuago. Hau da, gaur egun dagoen lekuan. Lehiaketa bat abiatu zuten eta Bizkaiko arkitektorik garrantzitsuenek parte hartu zuten. Manuel Maria Smithek irabazi zuen. Bilboko Carlton hotela, Leioako Artaza jauregia eta Etxebarriko eliza ere bereak dira, beste hainbat eraikin garrantzitsuren artean. “Diseinatzeaz gain, berak zuzendu zituen lanak, bertatik bertara”, nabarmendu du.

Geltokiak bazuen berezitasunik. Trenbideen gainean gaur egun bulegoak daude, Eusko Trenbideak konpainiarenak. Baina hasieran ez. “Eraiki zutenean jatetxe bat ireki zuten lehen solairuan, kafetegi eta guzti. Oso elegantea zen, gainera. Terraza handi bat zeukan, itsasadarrera begira. Erlojua dagoen dorrean, berriz, ostatu bat ipini zuten. Zortzi edo hamar logela zituen”. Hain zuzen ere, jatetxe hartan egin zen inaugurazio otordua.

Beste berezitasun bat ere bazuen: estilo arkitektonikoa. “Estilo neobaskoa erabili zuen. Garai hartan ez zen batere ohikoa. Ordura arte tren geltokiak ez ziren tokiko estiloan eraikitzen. Espainian kasu bakarra zegoen: Sevilla eta Huelva arteko trenbidean, 1841ean, estilo neomudejarrean eraiki zuten geltokia. Oso-oso polita. Baina gehiago ez, Bilbokoa egin arte”. Ferrocarriles Vascongados konpainiak eraiki zituen hurrengo geltokiak estilo horretan egin zituen: Usurbil, Lasarte, Txaparrenea eta Añorga. Zumaia eta Zumarraga arteko trenbidean ere estilo berbera erabili zuten. Eta beste horrenbeste egin zuen Norte konpainiak Bilboko eta Miranda arteko trenbideko geltokiak berritu zituenean.

Erabilera aldaketak

Gerora beste egokitzapen batzuk izan ditu. Hasieran astialdirako erabiltzen ziren goiko solairuak polizia etxe bihurtu zituzten 1936ko gerran. Orduko Ertzaintzak bazuen trenbideetarako unitate berezi bat, eta Atxurin zeukaten egoitza nagusia. Gaur egun, ostera, Eusko Trenbideak konpainiak hantxe dauzka bulegoak.

1983ko uholdeek ere eragin zuten aldaketarik. Sei metro arteko garaiera hartu zuen urak, eta hondamendi hura konpontzeko goitik beherako zaharberritze lanak egin behar izan ziren. Azken moldaketa berriagoa dela dio Olaizolak. Bilboko tranbia martxan ipini zenean erabiltzaileentzat egokitu behar izan zuten.

Larru aldaketa »

Durangoko euskara elkartea, Berbaro, 1989tik ari da lanean. 1994an izen bera zuen taberna ireki zuen alde zaharrean. Eta euskalgintza zein euskal kultura bultzatzeko hainbat egitasmo egiten zituzten han. Baina handitzeko apustua egin zuten 2004an: alde zaharreko tabernatik Landakoko hiltegi zaharrerako jauzia egitea erabaki zen. “Gizartea eta euskal komunitatea trinkotzeko topaleku bat behar genuen”, adierazi du Beñat Gaztelu-Urrutiak, Plateruenako Kultura koordinatzaileak. Kooperatiba moduan hasi zen Plateruena, eta jendearen diru ekarpenari esker lortu zuten martxan jartzea. Bederatziehun bazkide ditu Durangoko kafe antzokiak gaur egun.

Mota guztietako ekitaldiak eta egitasmoak egin dituzte ordutik. Hausnarketa prozesu batean dabiltza orain: “Noizbehinka, garbitegira joatea tokatzen da”, adierazi du Plateruenako kideak. Hamar urte beteko dituzte aurten, eta baikortasunez aitortu du proiektuak eguneratzea ezinbestekoa dela, dauden beharrizanei erantzuteko. “Duela hamar urteko beharrizanak eta gaur egungoak ez dira berak”. Kultura proiektua gaur egungo beharretara egokitzeko eztabaida prozesu batean murgildu dira aurten.

“Ez dugu larru berarekin dabilen sugea izan nahi. Larruak aldatuz joan behar dira, eguneratuz eta edukiak aldatuz”, aitortu du Gaztelu-Urrutiak. Horretarako, ezinbestekotzat dute herritarren parte hartzea: “Gizarteari ematen zaion zerbitzua izanda, herritarren parte hartzearekin aurrera atera beharreko proiektua da, eta hartu eman hori etengabekoa izan behar da”.

Komunikazioa, kudeaketa eta sarea izango dira eztabaida prozesuan landuko dituzten hiru zutabe nagusiak. “Eztabaidarako hiru ardatz horietan txertatuko dira kulturgintza, emakumeak eta gazteak”, nabarmendu du Gaztelu-Urrutiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz graduondoko ikasleen laguntza ere badute prozesua bideratzerako orduan.

Ekonomikoki garai zailak diren arren, ez dira “kikiltzen”, eta proiektuarekin aurrera jarraitzea beharrezkoa ikusten du Gaztelu-Urrutiak. Finantzazioa ostalaritzatik lortzeko ereduaren inguruan hausnartu beharko dela nabarmendu du.