Parkeko langileen artean 30 urte baino gutxiago dituztenak. »

Azken urteetan, igo egin da parkeko enpresetan beharrean dabiltzan ikerlarien batez besteko adina. Joera hori 2008an hasi ziren nabaritzen, krisi ekonomikoarekin batera. Langileen %26 ziren harako hartan 30 urtetik beherakoak; %23, 2009an; %22, 2010ea…

Piedadeko artea zenbat gizendu den neurtzeko eguna »

San Valentin eguna modu soil bezain bitxian ospatu ohi dute Zeanuriko Eleizondo auzoan. Hain zuzen, Piedadearen ermita aurrean dagoen artea neurtzeari ekingo diote beste urte batez.12:30ean egingo dute neurketa. Duela 55 urte ekin zioten lan horri ele…

Andre elbarrien aurkako genero indarkeria jomugan »

Bilboko Udalak eta Fekoor Urritasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonen Koordinakunde Federazioak protokolo berri bat sinatu dute, genero indarkeria paira lezaketen emakume elbarriak atzemateko. Protokoloan, jasota daukate indarkeria kasu…

Lanak hasteko baimena eman dio AbadiƱoko Udalak Burger King enpresari »

Oniritzia jaso du Burger King multinazionalak, Abadiñoko Eroski hipermerkatuaren ondoan zabalduko duen lokalean obrak egiten hasteko. Izan ere, horretarako behar zuen azken lizentzia eman dio udalak. Dena den, zigor espedientea ere zabalduko dio enpresari, joan den urrian abiatu zituelako lanak, horretarako baimenik izan gabe.

Herrian sortu den polemikaz jakitun, Jose Luis Navarro alkateak adierazi du “legea bete” egin dutela. “Jatetxe bat jartzeari uko egiten badiogu hanburgerrak gorroto ditugulako, prebarikazio delitu bat egiten ariko ginateke”.

Udalak ez ditu onartu, beraz, Bizkaidendak eta Dendak Bai Bizkaiko eta Durangaldeko merkatarien elkarteek aurkeztutako alegazioak. Herriko araudia LZP Lurralde Plan Partzialera egokitu bitartean multinazionalari baimen gehiago ez emateko eskatu zuten.

Udalak duen txosten juridikoaren arabera, “egia da proiektua ez datorrela bat LZPrekin”. Hala ere, azaldu dutenez, horrek ez dio eragozten udalari hirigintza antolamenduarekin jarraitzea. Txostenaren arabera, legeak komertzioei euren jarduera aldatzea ahalbidetzen die, eremu komertziala eta haren inguruan eraiki daitekeen eremua handitu gabe.

Sestao, zaharberritze energetikorako Europako proiektu batean partaide »

Sestao, Europako beste bost hirirekin batera, parte hartzen ari da Eu-Gugle egitasmoan. Bost urteko epean, zaharberritze energetikorako proiektuak egin beharko dituzte, bakoitzak bere hirian. Ereduak finkatuko dituzte, epe hori igarotakoan Europa osor…

Orduko 30 kilometroko muga ipintzea aztertzen ari dira »

GALDAKAO. Herria zeharkatzen duten hainbat errepidetan orduko 30 kilometroko abiadura ezartzea aztertzen ari da Galdakaoko Udala. Iaz 17 pertsona harrapatu zituzten autoek, 2012an baino hamar pertsona gehiago. Datu horiek jaitsi nahi ditu udalak neurr…

Euskal Herriko teknologia parkeak. »

Bizkaikoa eta beste bost dira: Arabako Parke Teknologikoa, Gasteizen; Donostiako Teknologia Elkartegia; Garaia Berrikuntza Gunea, Arrasaten; Nafarroako Berrikuntzaren Parkea, Noainen; Izarbel Technopol Cote Basque, Bidarten.

Meatzaritzaren sustraietarantz »

Meatzaritzak izan duen garrantziaz jabetuta, jarduera bera eta meatzarien lana gogorarazteko programa abiatu du Bilbo Historikok: Bilboko Meatzeak. Hainbat erakusketak, hitzaldi ziklo batek eta bisita gidatuek osatzen dute.

Kultur egitasmo horren bitartez, “motor ekonomikoa eta Bilbo eta Bizkaia garatzeko elementu erabakigarria izan zen meatze jarduerara” hurbildu gura dituzte belaunaldi berriak. Horretarako apirilera bitartean hainbat jarduera egingo dituzte.

Eguaztenean inauguratu zuten programari hasiera eman dion erakusketa: Bilbo Historikoko Meategiak maketen bilduma. Bilboko Berreginen Museoan dago ikusgai, eta hainbat alor ezagut daitezke. Besteak beste, mineralak erauzteko prozesu osoa. Haien tratamendua eta garraioa irudikatzen duten hogei maketa jaso dituzte. Meategi baten anatomia ere badago. Horrez gain, itsasadarreko zamaketetaraino bagonetak, zaldiak edota tren txikiak erabiliz egiten zuten lehorreko garraioa zer-nolakoa zen ezagutzeko aukera izango da.

Bestalde, kaietan zeuden kargatzeko tokiak identifikatu dituzte. Horien artean, Martzana, Urazurrutia eta Ibenia aldea ikus daitezke. Baita Miribilla eta Muturreko Meategia eremuak lotzeko itsasadarraren gainetik igarotzen zen tranbiaren irudikapena ere. Lan horiek guztiak Jaime Laita artistak egin ditu.

Maketez gain, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak utzitako argazkiak eta garai hartako meatzariek erabiltzen zituzten jatorrizko piezak jaso dituzte erakusketan. Meatzaritza pil-pilean zegoen garaiko lan eta bizimodu latzak gogora ekarriko dituzte erakusketa horren bitartez.

Apirilera bitartean, baina, jarduera gehiago izango dira. San Frantzisko auzoan dago Bilbo Historiko, eta haren Expogelan Emilio Cobosen All Iron instalazioa ikusteko aukera izango da, martxoaren 6tik aurrera.

Martxoaren 13an, bestalde, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan Meatze Auzoa pintura erakusketa zabalduko dute. Ignacio Ipiña artistaren margolanak jasoko dituzte bertan. Horrez gain, datorren hileko azken zapaturako interpretazio ibilbideak antolatu dituzte San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko meatze eremuetatik. Meatzaritzari buruzko gaian sakontzeko, gainera, hitzaldi ziklo bat prestatu dute. Historialariek, profesionalek eta idazleek meatzaritza gizartearen alde guztiak ulertarazten lagunduko dute. Martxoaren 22an eta 23an, gainera, programa kalera ateratzeko asmoz, Burdin Festa ospatuko dute, Martzanako kaian.

“Kementsu, indartsu eta beldur barik” »

Saskibaloi jokalari paralinpiarra da Asier Garcia. Eta Bidaideak BSR taldeko liderra. Zapatuko partiduan lortutako 72 puntuetatik 30 hark lortu zituen. Sekulako partida jokatu zuen, berriro ere. Eta ligako bigarren faseko gainontzeko partidetan ere in…

Mungialdeko enplegu planak lana emango die eskualdeko 25 langaberi »

Mungialdeko enplegu planaren barruan 25 langaberi lana emango diete. Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Jatabe, Laukiz, Meñaka eta Mungia herriek jardungo dute egitasmoan. Bederatzi herrietako udalek eta Mungialdeko Behargintzak sustatu dute plana. 25 langabeetatik hamabost mungiarrak izango dira, eta beste hamarrak gainontzeko herrietakoak.

Lanbiden izena emanda dauden gizon-emakumeek izango dute lanpostu hauetako bat jasotzeko aukera. Behargintzak aukeraketa bat egingo du. Besteak beste, udal behargin, gizarte zerbitzuetarako psikologo eta administrazio laguntzaile postuak eskainiko dira. Hasteko, sei hilabeterako lan kontratua izango dute.

Era berean, 2014ko lehen seihilekoan martxan jarri nahi diren proiektu ekintzaileak ere diruz lagunduko dira eskualdean: 1.500 euro jasoko ditu onartutako enpresa bakoitzak. Osotara, eskualdeko 11 proposamen laguntzekoak dira. Horietatik zortzi enpresa berriak izango dira, eta beste hiru dagoeneko martxan diren enpresetan ideia berritzaileak sustatzeko. Gainera, aukera izango dute Azpiegitura foru erakundeak Mungian duen Elkartegian lokala eskuratzeko.