Lehen ‘bizipista’, autobide paretik »

Ibai Maruri Bilbao
Bizikletentzako autobideak ipini zien izena Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak. Baina azkenean Bizipista deituko dira. Joan den urtean iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak herri arteko bidegorri ardatzak eraikitzeko asmoa.

Neure amumari »

Alaine Agirre Garmendia

Gaur goizean zendu da Alejandra Santamaria Kalzada. Sei senidetan bigarrena, ahizpa nagusiena. Aitari begiratzen ziona. Busturiko aldeatik Bermeoko kale artera joandakoa; bizitza hiru bizitokitan banatu zuen, hiru kapitulutan nola: Atxirike, Juan de Nardiz, Askatasun bidea.

Foruen erraietara begira »

Natalia Salazar Orbe

Erdi Aroko Bizkaia ezagutzeko bidaiak abiatuko dira egun gutxi barru. Gaztelako erresumak Nafarrokoaren konkista abiatu zuen, eta, azkenean, bakea adostu zuten, 1179an. Hain zuzen, Bizkaia Gaztelaren mende geratu osteko Bizkaia ezagutuko dute bisitariek.

Plazak euskal kantaz blai »

Natalia Salazar Orbe
Behin, Lekeition egin genuen saio bat. Hiru orduz aritzeko konpromisoa genuen hartua. Baina, azkenean, egun osoan aritu ginen. Guztira, 12 ordu egin genituen kantuan. Hurrengo urtean, beste hamabi orduko saio bat egiteko deitu ziguten, eta esan nien: ‘Geldi. Guk hiru ordurako konpromisoa hartuko dugu; gero, gerokoak'”. Alfon Atelak kontatu duen pasadizoak erakusten du gustura egoten direla mikrofonoaren alde batean zein bestean aritzen direnak. Taberna Ibiltaria taldeko kidea da bera.

“Sorginek zer esan handia zuten gizartean; ekarpena egiten zuten” »

Ibai Maruri Bilbao
XV. eta XVIII. mendeen arteko sorgin ehizari buruzko erakusketa dago ikusgai Durangoko Arte eta Historia Museoan, urriaren 4ra arte: Sorginak. Nazioarteko 42 emakume artistaren lanek osatzen dute.

Gizartea astindu dutenak, kalera »

Abian da hamalaugarren Getxophoto jaialdia. Espazio publikoak eta birtualak duten erabilerari buruz hausnartzeko gonbita egingo diete bisitariei, kalea inoiz baino gehiago hartu duten hogei erakusketaren bidez. - Irakurri gehiago...

Pertsonaien ehiztaria »

Patxo Telleria

Pertsonaiak ehizatzen ditut. Deitu ehiztari, tranpero edo soldatapeko hiltzaile, niri bost. Gero pertsonaiak larrutu eta morroi bati saltzen dizkiot, nizkion, gidoilari edo antzerkilari, ez dakit ondo, Patxo, ez duzue ezagutuko, munduko zilborra zela uste zuen arren.

Birusak ez du oporrik hartu »

Ibai Maruri Bilbao

Uda hasi zenetik, Osakidetzak astean behin eman du udalerri bakoitzak izan duen baieztatutako COVID-19 kasu kopuru gaurkotuaren berri; astelehenetan izaten da. Hala, abuztua zelan hasi zen uztailaren 27ko buletinak erakusten du: martxotik ordura arte Bizkaian 8.745 PCR positibo zenbatu ziren. Abuztuaren 31koa da publiko egin duten gisa horretako azken txostena; joan den asteari dagokiona. Haren arabera, bikoiztu egin da herrialde historikoan metatutako PCR positiboen kopurua, hilabetean: 17.759 dira jada. Pasa den barikuan gainditu zen eguneko positibo kopuruaren errekorra Bizkaian: 528 zenbatu ziren. Batez ere, Bilbon eta itsasadarraren ezker eta eskuin ibarretan nabaritu da gorakada azken asteetan: Barakaldon eta Getxon dago kezkarik handiena; hiriburuan, Zazpikaleetan eta Miribillan. Busturialdean eta Lea-Artibain ere igarri dira Gernika-Lumoko agerraldiaren ondorioak: Aulestik du Bizkaiko kutsatze tasarik altuena; izan ere, martxotik zazpi positibo izatetik 26 izatera igaro ziren joan den astean; hau da, hamar aulestiarretik lauk eman du positibo PCR proban.

Aisialdiaren antolaketa xede »

Olatz Silva
Bilboko Uribarri auzoko emakumeek gabezia handi bat zuten XX.mendearen amaieran: auzoan ez zegoen emakumeak elkartzeko gunerik. “Udalak ikastaroak antolatzen zituen, baina zozketa bidez izaten zen, eta kanpoan gelditu ohi ginen”, azaldu du Bego Bretos Uribarriko bizilagunak.

“Ingurune osoa batera babestu behar dugu” »

Eusko Jaurlaritzak Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatuko du Gaztelugatxe. Hainbat eragilek eta inguruko udalek alegazioak aurkeztu dizkiote izendapenari; esaterako, SOS Gaztelugatxe plataformak. - Irakurri gehiago...