Gerran hildako gudariak gogoratuko dituzte etzi, Bizkargiko erromerian »

Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean dagoen 565 metroko mendia da Bizkargi. Maiatzeko lehen asteburuan Santa Kurtze eguna ospatzen dute tontorrean, urtero. Etzi ere bai. Eskualdeko gizon-emakumeak inguruko herrietatik letaniak errezatuz igo i…

Berrizen hiltegi berria egiteko erositako metro koadro kopurua. »

Erralde berriro zabaltzerik ez zela izango eta, elkartea eratzen zuten hamabost udalerriek Berrizen 87.000 metro koadro erosi zituzten han azpiegitura berri bat eraikitzeko. Proiektuak ez du aurrera egin eta, orain, udalerrietako bakoitzak metro horie…

Guztien onura jomugan »

Gure bizitzan lana funtsezkoa da, oinarrizkoa. Gure eguna, asteak, urteak, lanaren arabera antolatzen ditugu; baita harremanak ere. Lanez aldatzen bagara, gure errealitatea irauli egiten da”. Eta areago jo du Koopera gizarte sarearen kudeatzaile Javier Mariñok: “Lankide bati galdetu diot ea nola etorri zen: txalupa batean etorri zen. Senegaldarra da. Lagun batek eta biek hartu zuten, hemen enplegua seguru izango zutelakoan. Iruzur egin zieten. Ehun lagun sartu zituzten, kabitzen ez ziren lekuan. Seigarren egunean, ura sartzen hasi zen; ez hondoratzeko, ur edangarria eta elikagaiak itsasora bota zituzten. Biharamunerako, ez zitzaien ezer geratzen, eta hiru egunez egon ziren egoera horretan. Bizia jokatzerainoko garrantzia du lanak”.

Isabel Fernandez aholkulari eta trebatzaileagaz eta Guillermo Dorronsoro Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoagaz batera, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek antolatutako Sortu beste enplegu bat: posible da solasaldian parte hartu du. Mariñoren esanetan, gaur egun enpleguak duen egoera luzerako izango da. “Nahi dutena esango dute, baina hau ez da bi urtean konponduko”. Eta iraupen luzeko langabezian daudenak izan ditu gogoan: Bizkaian, langabetuen %9 dira.

Krisiak lan munduan eragin dituen aldaketez ohartarazi du. Batetik, merkatua mundu mailakoa dela nabarmendu du. Hau da, lanpostua lortzerakoan, lehiakidea edonongo edonor izan daiteke. Eta horrek muturreko espezializazioa sortu du. “Nire aita fabrikan sartu zen, aprendiz moduan. Han egin zuen ibilbide osoa. Ez zuen aparteko prestakuntzarik, eta ez zuen behar izan. Orain, edozein lanpostu eskuratzeko, erabat trebatuta eta espezializatuta egon behar duzu. Gero eta merkatu lehiakorragoa da, eta prest ez dagoenak ez dauka zer eginik”.

Enpregua suntsitzen

Dorronsorok ere bat egin du egoeraren larria deskribatzean: “Enplegua suntsitzen ari gara. Krisiaren aurreko egoerara noiz itzuliko garen zain gaude, oro har. Bada, ez dira garai haiek itzuliko”. Deustuko Unibertsitateko ekonomialariaren esanetan, azpigaratutako herrialdeetan oinarritu da XX. mendeko bigarren erdian mendebaldeak gozatu duen hazkundea. “Haiek egiten zuten lan merkea, eta haiek kontsumitzen zuten guk ekoitzitakoa. Baina, urteekin, gugandik ikasi dute. Orain badakite euren kasa ekoizten, eta, apurka-apurka, Mexikon, Brasilen edo Indian klase ertaina sortuz joan dira. Orain ez gaituzte behar”. Hala, haren ustetan, etorkizuna aurretik ezagututakoaren bestelakoa izango da, “erabat ezberdina”. Eta asmatzen zaila. “Krisi hau igarri ez genuen bezala, aldaketak ere ezustean harrapatuko gaitu. 2007an, euskal enpresariek esaten zuten garai hartan geneukan hazkundeagaz urtebetean eskulan barik geratuko ginela. Eta 2008an, bat-batean, langile guztiak sobera!”. Edozelan ere, argi dauka laugarren sektorearen aldeko apustua dela gakoa: Alemaniak eta AEBek ikerketaren alde egin dute, eta orain euren industria horren fruituak jasotzen ari da.

Euskal Herriak daukan beste arazo batez ere ohartarazi du Dorronsorok. Egungo populazioaren piramidea eskuetan, 2040koa nolakoa izango den azaldu du: “Geroz eta behargin gutxiago egongo da sektore pribatuan beharrean, geroz eta erretiratu gehiagoren pentsioa eta funtzionario gehiagoren soldata ordaintzeko”. Bilakaera horrekin sistema gaur egun dagoen moduan ez dela iraunkorra dio. “Aldaketa behar du, eta seguru nago asmatuko dugula horretan. Baina, horretarako, epe laburreko arazoak konpontzeaz gain, adibidez langabezia, epe ertainera eta luzera begira ere ipini behar dugu gizarte modura”.

Eta enpleguak ere aldatu egin behar du. Egungoa baino duinagoa eskatu dute solaskideek: “Gizarteratzen laguntzen duena eta gizarte osoaren onura ekarriko duena”. Helburu horregaz ipini du martxan Bizkaiko Caritasek Lan duina, justiziaren muina kanpaina; eta asmo berberagaz sortu zuen Koopera. “Bi arlotan behar egiten dugu: batetik, ohiko lan munduan txertatzen laguntzeko programak ditugu; bestetik, enplegu sozialari lotutako kooperatibak, ingurumenaren eta birziklatzearen arloan”, azaldu du Mariñok. Oraingoz, asko landu gabeko sektoreetan baino ez da jorratu halako enplegua. Baina sinetsita dago edozein sektoretan lor daitekeela: “Bankan eta finantza munduan ere bai”.

Erabakietan aldaketa

Fernandezek enpresa eta erakundeegaz behar egiten du. “Sarri izaten ditugu topaketak. Enplegu sozialaren aldeko apustua nola egin daitekeen aztertzen dugu haiegaz, eta ikusten dugu ez dutela horren aldeko jarrerarik. Horrek ez diela irabazirik ematen argudiatzen dute. Haien pentsamoldera gerturatu, eta baietz erantzuten diegu. Hasteko, irudia hobetzen lagunduko die, marka sortzen. Eta, epe ertainera, irabaziak ere emango dizkie”. Poztu egin da Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak enplegu duinaren aldeko apustua egiten hasi direlako.

Mariñok azpimarratu du guztien zeregina dela: “Kontsumo ekintza bat boto bat da; ekonomia eta enplegu eredu baten edo beste baten aldeko hautua. Kontsumitzerakoan zer aukeratu, hura babesten duzu”. Horregatik, norbanako, enpresa eta erakunde publikoei eskatu die kontsumitzerakoan hori gogoan izateko. Klima aldaketa aztertzeko BC3 ikerketa zentroa ipini du adibide. “Euren dokumentuak suntsitzeko, gu kontratatu gaituzte. Aukerak asko dira; ez gara bakarrak. Dituen beharren arabera, bakoitzak ikusiko du enplegu duinaren alde dagoen zein enpresari kontsumitu. Bilatu egin behar da”.

BOXEOLARI ONENAREN TITULUA, LEHIAN »

Casilla plazako kiroldegia boxeo zaleentzako topagune bihurtuko da bihar, egun osoan. Eguaztenean aurkeztu zituzten han jokatuko diren Euskadiko txapelketako finalak —irudian—. 19:00etan egingo dituzte kadete, junior eta elite mailetako gizon eta andreen txapelketak. 11:00etan, Boxeolari ezezaguna delako lehiaketa abiatuko dute. Hogei borrokaldi inguru ikusteko aukera izango da, 10 euroren truke, sarrerak aurretik erosita; bertan hartuta, 15 euroan.

115 »

Bizkaitar bakoitzak eguneko kontsumitzen duen ura. 115 litro ur kontsumitzen ditu, batez beste, bizkaitar bakoitzak egunero. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa faktura apurka igotzea aztertzen ari da, Europako zuzentarauetara egokitzeko asmoz. KPIa eta “apur bat gehiago” izango dela aurreratu dute.

“Guretzat, Europa iparraldeko hiriak izan daitezke hirigintza eredu” »

Bilboko eta Bizkaiko arkitekturaren mundua indartze aldera, arkitekto talde batek BIA Bilbao Bizkaia Architecture egitasmoa jarri du martxan. Irailean egingo den Urban Regeneration Forum biltzarra izango da bidean egingo duten lehen urratsa. Hiriburuak azken urteetan izan duen eraldaketa nabarmendu dute BIAko kideek, baina etorkizunera begira, “txarto egindako gauzak hobetu” eta “aurrera jarraitzeko bidea sektore guztiak bat eginik” osatzeko eskatu dute. Matxalen Acacuso da egitasmo horren komunikazio idazkaria.

Zerk bultzatu zaituzte BIA sortzera?

Irailean egingo den biltzarraren aitzakian sortu zen BIA. Ideia hori bultzatzeko eratu genuen plataforma, eta ezaugarri berezi batzuk eman zitzaizkion. Ez Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) delegazio bat, nazioarterako marka berria baizik. Esan daiteke BIA markaren sorrerak biltzarraren sorrerarekin bat egin duela; ekintzak eta markak bat egin dute. Biltzarra lehen harria izango litzateke, baina bi urtez behin egiteaz gain, beste ekitaldi batzuk sortzeko akuilua izango da. Biltzarra beste eragile batzuekin indarrak batzeko erabiliko dugu.

Zer motatako jendea bildu zarete proiektu honetan?

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko ordezkaritzako hainbat kidek sortu dute BIA. Nahiz eta hasieran arkitektoek bultzatu ideia guztia, plataforma zabala izateko asmoz jaio gara. Erakunde pribatu zein publikoak, zientzia eta teknologia parkeak, enpresa pribatuak… gurera erakartzeko asmoa daukagu. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskaini ziguten laguntza hasieran, eta, horretaz aparte, beste hainbat erakunde zein enpresak ere bultzada handia eman digute.

Bilboren eta Bizkaiaren eraldaketa nahi duzuela diozue. Zer uste duzue falta zaiola Bilbori eta Bizkaiari?

Bilbo aldatu da dagoeneko, eta jakintza horretaz baliatuz, mundura zabaldu nahi dugu esperientzia hori. Bilbok izan duen eraldaketa Bizkaia mailan ere ikusi ahal izan da, ekonomia arloan bereziki. Gure ustez, eta BIA beharbada horretarako sortu da, falta da bertako arkitektura eta hirigintza sektoreen artean komunikatzea. Kanpotik etorritako arkitekto famatuez gain, berton gaudenak ere kontuan hartzeko eskatzen dugu, eta gure lana goraipatzeko.

Horrez gain, txarto egin diren gauzen inguruan hausnarketa bat egitea falta zaigu; espekulazioaren inguruan, adibidez. Gauza guztietatik ikasi, eta hiri bizi eta osasuntsu bat eraiki nahi dugu. Bilbok beti jarraituko du eraldatzen. Orain oso egoera ekonomiko kaskarrean gaude, baina egoera horri ere aurre egin beharko diogu, era batera edo bestera.

Zuretzat zer behar du hiri batek ahalik eta onena izateko?

Oreka. Espazio libre eta espazio pribatuaren arteko oreka. Etxebizitzentzako, administrazioentzako, industriarentzako eta kulturarentzako eremuen arteko oreka. Baita autoen eta oinezkoen arteko oreka ere. Inbertsio ekonomikoaren eta etekinen arteko oreka.

Bilborako eredu interesgarriak jaso dituzue? Zein hiri da eredugarria?

Europa iparraldeko hiriak izan daitezke guretzat eredu. Batez ere, bi arrazoiengatik: ekonomikoki antzekoak izan gaitezkeelako, eta, klima aldetik ere antza daukagulako.

Zein eragin du egoera ekonomikoak hirien arkitekturan?

Oso eragin handia dauka, derrigorrean. Duela urte batzuk bultzada ekonomikoa eta estrategikoa eman zioten arkitekturari Bilbon. Eta orain ikusten ari gara arkitektura eta ingeniaritza arloko beharrak eraikinen birgaitzera bideratu direla. Garapen iraunkorraren ereduari balioa ematen dioten proiektuen beharra dago. Hiria une oro eraldatzen ari den elementua da, eta eraldaketa horretan, eremu berriak eraiki ziren, baina eraikita zeudenak ere mantendu behar dira, eta hori oso garrantzitsua da. Eraldatu bai, baina dagoena ere mantendu behar da. Argi izan behar dugu hori.

Arkitektura arte gisa ikusten duzue. Zeintzuk dira Bilbon arte horren eraikin esanguratsuenak?

Arkitekturak badauka parametro estetiko oso garrantzitsua. Museoak edo arte aretoak izaten dira bere adierazlerik garrantzitsuenetarikoak, baina hainbat eraikinetan ere arte hori ikus daiteke. EHUko Abandoibarrako paraninfoa, udaletxearen eraikin berria, Miribillako eliza, Foru liburutegia, itsasadarra gurutzatzen duten zubiak eta beste hainbat elementu txiki dira horren adibide.

Zer lotura izan behar dute arkitekturak eta pertsonek?

Oso handia, osoa. Pertsona da arkitekturaren azken bezeroa. Pertsonak bizi behar du etxebizitza batean. Pertsonak lan egin behar du bulego batean, edo ikasi behar du eskola batean. Aldarrikatu behar dugu pertsonok zenbateko balioa daukagun eraikuntza batean: argi gehiago behar dut, berotasun handiagoa behar dut, erosoago sentitu behar dut, edo isiltasuna behar dut. Hori guztia erabiltzaileak sentituko du.

Esan daiteke Bilbok nazioarteko arkitekto onenen eraikinak bildu dituela. Foster, Gehry, Pelli… Zerk egiten du erakargarri Bilbo arkitekto horientzat?

Guggenheim museoa prozesu horren lehen harria izan zen. Orduan, lehenak besteak etortzea ahalbidetu zuen. Beste herri batzuk ere saiatu dira eraldaketa hori egiten. Bartzelona, Gijon eta Coruña ere aldaketa hori egiten saiatu dira, nahiz eta bakoitzak bere berezitasunak dituen. Distantzia luzeagora joanda, badaude kontuan hartzeko beste adibide batzuk; Hanburgo eta Asiako hainbat hiriburu.

Nolakoa da Bizkaiko arkitektoen egoera? Zeintzuk dira dituzuen arazo nagusiak?

Daukagun arazo nagusia lan eskaera da. Asko jaitsi delako azkenaldian. Legeak ere aldatu dira, eta orain arteko esparruak ez du balio dagoeneko. Alternatiba berriak bilatu behar ditugu.

Aholkularitza ez, heziketa »

Sexu aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute hainbat udal, gazte bulego eta ikastetxeetan. Sexu harremanen inguruan informazioa eman, zalantzak argitu edo prebentzio lanak egitea da helburua. Aholku sorta eskaini baino, ordea, sexu heziketa saioak egi…

JERRY GONZALEZ, URTEURRENERAKO »

Jerry Gonzalezen hirukoteagaz ospatuko du Bilbaina Jazz Clubek 23. urteurrena. Bihar 20:00etan ariko da Gonzalez, BBK aretoan, eta sarrerak 15 euroan eros daitezke. Gonzalezek hainbat lan eta kolaborazio garrantzitsu egin ditu; besteak beste, Paco de …

Ziminoa xapeletan »

Aurora Arechiga kartzelatu zutenerako ez zen inor bizi Los Angelesko Chavez Ravine auzoan. Bueno, teknikoki, Aurora barroteen atzean ezkutatu zutenerako ez zen Chavez Ravine existitzen, oso minutu gutxi behar izan baitzituzten bulldozerrek han geratzen ziren lau-bost etxeak birrintzeko. 1959ko maiatzaren 9an izan zen, goizeko hamarrak bueltan.

Bertan jaioa zen Aurora, eta bertan gura zuen bizi eta, akaso, familia osatu. Eta bere ondorengoen sustraiak lur horietara lotu, bere gurasoek berarekin egin zuten moduan. Baina Los Angelesko hiritarrek ez zuten oso ondo ulertzen mexikar haiek “txabola” haietan bizitzeko zuten beharra.

Hiru auzo txikik osatzen zuten Chavez Ravine: Palo Verde, La Loma eta Bishop. Eskola zuten bertan; haientzat garrantzizkoa zen eliza ere, barazki dendak eta harategi pare bat; abereak hazten zituzten zenbait familiak, eta gehientsuenek ortu txiki bat ere bazuten etxaldean. Baserri-giro lasaian bizi ziren bertako familiak.

Arazoa zen bizimodu ezohikoegia zela hura, dagoeneko porlanaren bidea hautatua zuen hiri baten parte izateko. Garapena hautatu zuen Los Angelesi auzo lotsa eragiten zion auzo lotsagarri horrek. Begi bistatik kendu nahi zuten “barride” hura, eta, hamaika trikimailuren ostean, beisbol estadioa bertan egitea deliberatu zuten udalean. Zibilizatuen xantaiari men egin ez zioten azkenak izan ziren Arechigatarrak. Horregatik sartu zuten kartzelan Aurora.

Orain aste pare bat, Chavez Ravinen inguruko emanaldia antolatu zuen Los Angelesko ganbara orkestrak. Musikariekin batera, jatorri mexikarra duen Richard Montoya antzerkigile satirikoak bete zuen oholtza. Montoyak duela mende erdi gertatutakoaren inguruko antzezlana idatzi zuen 2001ean. Ezin zuen gonbidatu hoberik izan orkestrak.

Emankizuna bukatuta, entzule batek saioaren antolatzaileari galdetu zion zergatik komunitate mexikar xume haren bizipenak kontatzeko DvoÞák bezalako autoreen musika aukeratu zuen, Mexikoko herri-musika aukeratu beharrean. Emanaldiko arduradunak, Margaret B. andereñoak, prestigio handiko hainbat unibertsitatetako tituluen jabeak, Ameriketako orkestra entzutetsuenek usu gonbidatutako biolin joltzaile iaioak, naturaltasun osoz, erantzun zion: “Montoya bezalako idazle handi baten testuak laguntzeko benetako musika nahi genuen izan”. Auzokide lotsa nabaritu zitzaion Montoyari aurpegian.

Nago garapenarena irudikatzen duten Margaretek ez dutela ulertzen, oraindik, Chavez Ravinen izpirituak bizi dituzten Montoya bezalako chicanoak. Ziminoa, xapeletan ere zimino.

Karraspioko artadia babestu ez izana salatu du EH Bilduk. Urko padura lehengoratzeko erabilitako dirua. »

EH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiaren “utzikeria” salatu du “Mendexako Karraspio hondartzaren ondoan gertatu den legez, neurririk ez hartzeagatik kanpoko zuhaitz mozketaren aurrean”. Artadi hori babestutako espezie baten osatzen duen arren, “beste alder…