“Ez zegoen berariazko zereginik; denok egiten genuen denetarik” »

Bi hilabeteko bidaia luze bezain aberatsetik lehorreratu berri da Iker Arriaga (Zornotza, 1992). Pakea Bizkaia-ren hirugarren espedizioko kidea da. Azken txanpan egon da zornotzarra, Ushuaia eta Bilbo artekoan, alegia.Otsailean abiatu zen Argentinaran…

LARRIALDIETAKO MURRIZKETEN AURKA »

Bizkaiko Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek deituta, elkarretaratzea eta sinadura bilketa egin zituzten joan den barikuan Durangoko osasun zentroan. Udalerriari berari ez ezik, eskualdeko beste hainbat herriri ere ematen die zerbitzu: Iurreta, Garai, Berriz, Zaldibar, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Izurtza eta Mañariko herritarrak bertara joaten dira arloren bateko medikua behar dutenean edo larrialdietarako. Hain zuzen ere, azken sail horretako murrizketak salatu dituzte.

EAJk errepide ardatzak eraikitzea bultzatuko du »

GERNIKA-LUMO. Segurtasuna, bizi-kalitatea eta eremuaren zaharberritzea sustatzeko asmoz, EAJk errepide ardatzak eraikitzearen aldeko mozio bat aurkeztuko du Busturialdeko udal guztietan. Hala, eskualdean inbertitzen jarraitzeko eskatu dio Bizkaiko For…

“Talde ideia transmititu nahi izan dugu lanean” »

Bihar, Igorren egongo da ikusgai Metrokoadroka sormen laborategiaren Zertarako hegoak ikuskizuna. Oier Guillan zuzendariak antzezlanaren nondik norakoen berri eman du.Nola sortu zen antzezlan hau BERRIAren 10. urteurreneko ospakizuneko egitarauan sart…

%11,7 »

Sopuertako Udalaren aurrekontuaren beherakada. Sopuertako Udalak 2013rako aurrekontua onartu du asteon. Iaz baino %11,7 gutxiago izango du gastatzeko. Laurdena gizarte eta kultura azpiegiturak mantentzeko izango da.

Gernika Rugby taldeko jokalari ohien bizi-baldintza larriak salatu dituzte »

Azken hilabeteetan, egoera ekonomiko “zaila” du Gernika Rugby taldeak. Kirol arloko beste hainbat erakunderi legez, ohiko diru laguntzak murriztu zaizkio klubari, eta, ondorioz, jokalariek zenbait hilabete daramate soldatarik jaso gabe. Taldeko entren…

Angel Viñas historialariak hitzaldia egingo du gaur »

DURANGO. Viñasek Alemania, Italia eta Espainiako Gerra Zibila izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Durangoko San Agustin kultur gunean. Durangoko eta Gernikako bonbardaketei buruzko dokumentu berriak emango ditu ezagutzera solasaldian.

Ospatu eta eskertu »

Datorren ekainaren 21ean hamar urte beteko ditu BERRIA egunkariak. Milaka euskaltzaleren indarrak posible egin zuen Egunkaria-ren itxierari aurre egin eta euskarazko kazeta berria kioskoetara iristea. Gerora ere, bultzada eta sustengu horrek ez dio hutsik egin; bereziki, azken hiletan, Zure ziztada behar dugu kanpaina dela eta. Orain, urteurrenaren aitzakia aprobetxatu gura du BERRIA Taldeak babes hori eskertzeko eta sarea sendotzeko. Udaberri osoan hainbat kultura ekitaldi izango dira Euskal Herri osoan zehar.

Gaur egun, 14.000 BERRIAlagunen sarea du BERRIAk: 9.000 harpidedun, eta ziztada eman duten 5.000 BERRIAlagun. Sare hori sendotzen jarraitzeko deia egin du BERRIA Taldeak, bai paperean irakurtzen dutenei bai Interneteko komunitateko kideei. Harpidedun eta BERRIAlagunekin batera, kolaboratzaile, behargin eta iragarleak ere gogoan izan gura ditu BERRIAk bere hamargarren urteurrenean. Horregatik, bideo bat prestatu dute. Horien guztien beharra ez ezik, kazetak euskarari egiten dion ekarpena ere islatzen da ikus-entzunezkoan.

Harkaitz Cano idazleak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Lorea Agirre kazetariak egin dute gidoia. Cano eta Lujanbio BERRIAren Iritzia saileko Jira eta Bira ataleko lehenbiziko kolaboratzaileak izan ziren, eta Agirre urte askotan euskarazko egunkariko kazetaria izan da. Pixel produkzio etxea arduratu da grabaketaz. Bideoan parte hartu dute, besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak, Anjel Lertxundi Idazleak, Antton Olariaga marrazkilariak eta Maider Sarasola nahiz Garbiñe Astoreka BERRIAren irakurleek. Baita egun kazetari direnek eta aurretik izandakoek ere.

Hamar minutu inguruko iraupena du, eta hamargarren urteurrena ospatzeko BERRIAk prestatu duen kultur birako emanaldi guztietan ikusi ahal izango da. Hasieran emango dute, BERRIAren proiektua zein den azaltzearekin batera. Ikuskizuna hasi aurretik, eskerrak emateko aprobetxatuko dute kazetaren ordezkariek. Guztira, 32 ekitaldik osatuko dute bira; Euskal Herriko lehenengoa gaur izango da, Errenterian (Gipuzkoa). Bizkaian, berriz, bihar abiatuko da egitaraua, Igorren.

Zertarako hegoak. Hori izango da Lasarte aretora joango direnek ikusi ahal izango duten antzezlana. Metrokoadroka sormen laborategiak prestatu du, beren beregi BERRIAren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Ospakizun horiek guztiak burutzeko, ekainaren 22rako BERRIAk jai berezia antolatu du. Andoainen izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Haurrentzako ikuskizunak, bertsolariak eta Petti eta Goseren kontzertuak izango dira, besteak beste. Urteurrenari buruzko informazio zabala www.berria.eus/berriataldea webgunean dago eskura.

Manerak »

Alicia gabatxo batekin ari da ateratzen, bazenekien?”, esan zion Marcelak Viridianari. Txutxu-mutxuak, berez, niri bost; bueno, axolagabekeria baino gehiago pereza ematen didate, galbana. Betidanik. Baina oraingoan ezin gabatxo hitzari ez entzunarena egin.

Ez dakit zenbatetan entzun dudan hitz hori, latinoek erabilita, Kaliforniara heldu nintzenetik: mila eta zortziehun aldiz bai. Harrituta nengoen frantziarrek AEBetako Mendebaldera egindako migrazio masibo horrekin; ez nuen ezagutzen. Izatez, Euskal Herriko taberna-hiztegian ezaguna da definizioa: “Gabatxo: iz. Euskal herritarrek eta espainiarrek frantziarrak izendatzeko darabilten modu informala”. Eta orduan egin nuen galdera: “Zergatik daude horrenbeste frantziar hemen?”. “Zer frantziar eta zer demonio? —erantzun zidaten— Estatubatuarrei esaten diegu guk gabatxo“. Órale!

Graziosoa da anekdota, neure kolkorako bai behintzat, hilabete bi baineramatzan frantziarren balizko migrazio jendetsu horren azalpena bilatzen. Izan zitekeen XIX. mendeko urre sukarraren eragina; amerikarrez gain txinatarrez eta frantziarrez, batik bat, bete baitzen zonalde hau. Edo, akaso, azalpena gertukoagoa zen: zelan Ipar Euskal Herriko lagun asko etorri ziren hona artzain lanetan, bada, hurbiltasunagatik-edo…

Kontuak kontu, ez nengoen ni hain desbideratua estatubatuarrak eta frantziarrak nahastuz. Parisen bizi izan zen lagun batek badu anekdota bat: errusiar jatorriko emakume batek autobus gidariari atzeko atea zabaltzeko eskatu zion, gabatxo-ek behar duten lubrifikatzailerik barik: “Ouvrez la porte d’arrière“. Sekulakoak bota omen zizkion gidariak, horiek ez zirela inori ezer eskatzeko moduak, eta abar.

Argi dago labaingarri gabe min ematen dietela hitzek gabatxo-ei. Denei, gainera. AEBetan ere bai, azukre eta eztietan galtzen baitira supermerkatuko dendariak kobratu aurretik eta unibertsitateko idazkariak paper kontuekin lagunduko ez dizutela esan aurretik. Kulturala da. Baina nago gauzak diren moduan esatearren beldur direlako dela. Aurrekoan irakasle bati mesede bat eskatu nion, eta erantzuna ekidin zuen. Egun batzuetara galdera bera egin nion, eta… gaur arte. Ondo moldatzen gara, baina fabore eskaera, zelanbait, gardena da bere belarri itsuentzat. Agidanez, ezetza emateko lubrifikatzailerik ez dute asmatu gabatxo-ek oraindik.

Cliona Murphy du izena unibertsitateko lankide irlandar batek, eta bere etxean antolatu zuen afaria, campusetik kanpo ere irakasleak batzeko. Afari ederra eta gau polita izan genuen. Hurrengo astean bere bulegora joan nintzen eskerrak emateko, eta “alright” esan zidan. “Bale”. Hori bakarrik. Mermelada gabe. Ze gozamena!

117 »

Epaileak Jabyer Fernandezi bahitutako milioiak. Duela bederatzi hilabete eskatu zion epaileak Jabyer Fernandez enpresariari 117 milioi euroko fiantza ordaintzeko. Ez duenez egin, epaileak orain kopuru horren balioa duten ondasunak bahitu dizkio. Besteak beste, bankuko kontuak blokeatu dizkio, eta Huescako etxalde bat kendu.