Azken bozketaren zain »

Datorren azaroaren 23an Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak oniritzia emango dio Usansolo Galdakaotik bereizteko eskaerari. Erabakia aldizkari ofizialetan argitaratuta, udalerri bihurtuko da. - Irakurri gehiago...

“Erresuminaren” aurrean, “proiektuen aldundia” Bizkaian »

Esku artean dituzten egitasmoak kontatu ditu Unai Rementeriak Batzar Nagusietako politika orokorreko bilkuran. Guggenheim Urdaibain “jasangarri” izateko plana adituek onduko dutela dio.

Elixabete Etxanobe, ahaldungai nagusia EAJn »

BILBO. Bizkaiko EAJk urriaren 4an hasiko du udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aukeratzeko prozesua, baina dagoeneko iragarri du nortzuk proposatuko dituen ahalgungai nagusi

Pausoak pauso, oraindik “bide luzea” daukate aurretik euskal presoek »

Sare Herritarrak hitzaldia egingo du gaur Durangon, egungo espetxe politikan emandako pausoak eta herriko presoen egoera azaltzeko. Joseba Azkarraga bozeramaileak aintzat hartu ditu aurrerapausoak, baina ohartarazi du Euskal Herriratzeetan eta gradu aldaketetan bidea egiteko dagoela oraindik.

Alderdiz kanpoko herrigintza »

Herri bakoitzak bere arrazoia izan du hautagaitza independentea sortzeko: agintean egondako alkatearen gobernatzeko moduak haserrea eragin duelako, herriko polarizazioa gainditzeko, ohiko alderdietan konfiantza falta zegoelako... Halere, gogoeta berak dituzte. - Irakurri gehiago...

Gerran ostua itzuli dute Gautegiz Arteagara »

Zortzi hamarkadatik gora egin du Gautegiz Arteagako batzokiko ikurrinak Euskal Herritik kanpo. Faxistek ostu zuten herritik, eta EAJk berreskuratu egin du. Gaurtik asteartera arte egongo da udaletxean, 10:00etatik 14:00etara.

Enklabearen enklabea »

Urduñak enklabe txiki bat du Burgosko Valle de Losan; gutxienez, XV. mendetik. Hango udalak bere HAPOan beretzat jo du. Jabetza aldarrikatu eta HAPO berrian sartzeko asmoa iragarri du Urduñak.

Bilborako hiri agenda berria »

Ana Viñals (Elkarrekin Podemos-IU koalizioko bozeramailea Bilboko Udalean) - Irakurri gehiago...

Zalantzak eta ilusioa »

Ia lau hamarkada daramate usansolotarrek Galdakaotik bereizteko desanexio prozesuan. Domekan bozkatuko dute udalak antolatutako kontsultan, eta Batzar Nagusien esku geratuko da azken erabakia.

Egia jakin nahi dute »

Jon Ugutz Goikoetxea izan dute gogoan asteburuan Derion. Egiari Zor fundazioak esan du bertsio ofizialaren arabera derioztarrak bere buruaz beste egin zuela guardia zibilez inguratuta zegoela, baina familiak eta ingurukoek ez dute sinisten. Sekretu Ofizialen Legea indargabetzeko eskatu dute. - Irakurri gehiago...