Kanpamentu bat antolatuko dute Mungialdean, euskara sustatzeko »
Ekainaren 19tik 23ra izango da saioa, eta hogei gaztek parte hartuko dute. Aisialdia daukate jopuntuan antolatzaileek, nerabeek gaztelaniara jotzen baitute klasetik kanpo.
Ekainaren 19tik 23ra izango da saioa, eta hogei gaztek parte hartuko dute. Aisialdia daukate jopuntuan antolatzaileek, nerabeek gaztelaniara jotzen baitute klasetik kanpo.
Herri txikietan ezinbestekoak dira tabernak, hartu-emanen sustatzaile ere badirelako. Gehienetan, bakarra egoten da, eta, sarri, udalarena izaten da. Badakite zerbitzu publiko bat direna, eta saiatzen dira herriko bestelako gabeziak ere asetzen. Bizirauteko laguntza eskatzen dute. - Irakurri gehiago...
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du aurtengo jaialdia. Lau gune izango ditu, bost kilometroko ibilbide batean. Ondarroako hizkerarekin jolastu dira leloa egiteko
Behin-behineko datuen arabera, iaz baino %6 elikagai gehiago bildu dituzte. 2.700 boluntario egon ziren ostiral eta larunbatean Bizkaiko supermerkatuetan. Dohaintzen %60 emandako jakiak dira.
Gordexolako toponimia ikertu dute Goio BaƱalesek, Javier Barriosek eta Mikel Gorrotxategik. XV. mendetik XX.era herritarrek zuten joera linguistikoa aztertu dute.
Arreta ziurtatzea eta profesionalak trebatzea dute xede Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak eta Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak.
Datorren ostiraletik igandera bitarte egingo dute Bermeoko 39. Arrain Azoka. Jai pixka bat egiteaz gain, produktuak erosi eta dastatu ahalko dira, eta arrantzaren sektorea barrutik ezagutu ere bai.
Sopelako Kiribile elkarteak egitasmo bat abiatu du enara azpizurien, enara arrunten eta sorbeltz arrunten habiak identifikatzeko herrian.
Jute fabrika aztertzeko proposamena egin du udalak. Maiatzaren 17an amaituko da izen ematea.
Bizkargi Eguna ospatuko dute igandean Zornotzako Bizkargi gainean. Antolatzaileek 3.000 pertsona inguru espero dituzte. Erromeria eta Patxi Jaka gudariari egindako omenaldia dira ardatzak.