Hainbat herritan emakumeen etxeak sortzen ari dira. Portugaleten, esaterako, emakumeen ahalduntzea eta ahizpatasuna helburu nagusi dituen leku bat osatzen ari dira. Galdakaon, erreferentziazko toki bat eratu nahi dute. - Irakurri gehiago...
Autobidea arintze aldera, alboko erreian dagoen Leioarako irteera kendu egingo du diputazioak, Bilborako noranzkoan. Leioako kaleetan trafikoa handituko dela salatu dute.
Bizkaiko Hizkuntzen Mapa osatu du Soziolinguistika Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz. 120 ama hizkuntzatik gora zenbatu dituzte. Euskararen eta gaztelaniaren atzetik, galizierak ditu hiztun gehien: 25.697 bizkaitarren hizkuntza da.
Langile batzordeak salatu du udal gobernuak zerbitzua kentzeko asmoa iradoki diela. Anbulantzia batek, sei erizainek eta hamabi larrialdi teknikarik osatzen dute gaur egun.
Martxoaren 1etik aurrera, konposterako erabiliko dira kozinatutako arrainaren eta okelaren hondakinak, hezurrak, hestebeteak eta gazta ere. Eskualdeetako lehen hiru konpost plantak martxan jarriko dira.
Loiuko aireportuan COVID-19a atzemateko proba diagnostikoak egiteko gunea ezarriko dute. Handik ateratzen direnentzat da, iristen direnek proba eginda ekarri behar baitute. Probak ohiko prezioetan egin beharko dituzte.
Datozen bi urteotan, diputazioak eta Telefonicak abiadura handiko Interneterako konexioa eroango dute oraindik ez duten lekuetara. Etxe batzuetan gehiago itxaron beharko dute. - Irakurri gehiago...
Getxo Bilborekin lotuko duen bulebarra eta Barakaldo eta Erandio lotzeko zubia iragarri dituzte.
Udalerrien arteko joan-etorri murrizketek, arazoak sortu dituzte eremu mugakideetan; hala nola Bilbo eta Arrigorriaga artean dagoen auzoan, Abusun.
Bilboko Udalak eta Topaguneak Ikusi eta ikasi eta Harrapazank programak antolatu dituzte, gazteenei euskarazko aisialdia eskaintzeko. Gehien bat sarean egingo dira.