Alarma piztu da egoitzetan, berriz »
Gora egin du nabarmen koronabirusak kutsatutako egoiliarren eta zahar etxeen kopuruak. Sindikatuek grebara deitu dute gizarte zerbitzu publikoak eskatzeko. - Irakurri gehiago...
Gora egin du nabarmen koronabirusak kutsatutako egoiliarren eta zahar etxeen kopuruak. Sindikatuek grebara deitu dute gizarte zerbitzu publikoak eskatzeko. - Irakurri gehiago...
Norai elkarteak Etorkizuna Musikatan proiektua sortu du, Bilbon. Musika klasikoaren bidez eta gazteekin lan eginez, gizartea eraldatzea da haren helburua.
Diputazioak bizikletaren erabilera sust atzeko lantaldea aurkeztu du. Deustuko eta Bredako unibertsitateak, Orbea eta garraio partzuergoa ere arituko dira haiekin batera.
Urduñako eta Villalba de Losako abeltzainek elkarrekin erabili izan dituzte Gorobel mendilerroan Burgosko aldean dauden lurrak. 1950eko hamarkadatik, burgostarrek mendeetako erabilera eskubidea kendu diete bizkaitarrei. Europara joko dute, Espainiako auzitegiek ere ukatu dieten eskubidearen eske.
Bizkaian ia herri guztiek izan dute errota. Baina gutxiago dira marearen edo haizearen indarrez ibili direnak. Dokumentaturik daudenak ‘Los molinos de viento y marea vizcainos’ liburuan bildu ditu Alberto Diez Saiz historialariak. Orotara 34 errota dira, horietatik 23 marea errotak eta 11 haize errotak.
Otsailaren 27ra bitartean, larunbatero, talde beraren bi kontzertu eskaintzeko asmoa dute kontzertu zikloan aurten. Areetako Andres Isasi musika eskolako entzunaretoan izango dira emanaldiak.
Bilboko Udalak azken osoko bilkuran onartu du HAPO berria; ekainean sartuko da indarrean. Lurzoru naturalaren eremua handituko dute; 15.000 etxebizitza berri eraikiko dituzte, eta inbertsioa erakarri gura dute. - Irakurri gehiago...
Hondartza parean dagoen eraikina zarratzea erabaki du udalak, ez dagoelako egoera onean. Eraikinean egoitza duten bost elkarteek Arpillao Bizirik plataforma sortu dute.
Trapagarango goiko auzoetako familiek salatu dute lehen astean birritan zutela pediatra eta orain astean behin baino ez. Informaziorik eza deitoratu dute, eta protestetan ari dira.
Metroaren 4. eta 5. lineen berri eman dute diputazioak eta Jaurlaritzak. Europak dirua emanez gero, bost urte barru iritsiko da Galdakaora.