Zuzenbide zibil bat edo bestea, auzotasunaren arabera ezartzen zaizkio norbanakoari. Baina nola lortzen da auzotasuna? Nagusiki, jaiotzez. Edo, bestela, etxez aldatuz gero, hamar urteko egoitzaldiarekin. Eta bada beste bide bat ere: bi urtez leku batean bizita, erregistro zibilean txostena irekiz gero ere lor daiteke.