TXORIZOA HOBE MOKADUA JATEKO

San Bizente eguneko azokaren aitzakian, Barakaldoko gizarte eragileek ogia eta txorizoa banatu zituzten herritarren artean igandean, Hainbeste txorizorentzat behar beste ogi ez dago lelopean. Gazteleraz txorizo hitza lapur esateko erabiltzen dela baliatu zuten. Izan ere, helburua Barakaldoko Udalak gizarte laguntzetan egindako murrizketak salatzea zen. Oro har, iaz bezala, aurten ere %50 gutxiago emateko asmoa du, 2010eko diru sortarekin alderatuz.