Aurrekontuen proposamenari ekarpenak egiteko aukera eman die Aldundiak herritarrei, lehen aldiz. jjggbizkaia.eus webgunean zintzilikatu du txostena, eta, herritarrek, zuzenketak idazteko aukera izango dute hilaren 13ra arte. Hori bai, ekarpenak eztabaidatu eta bozkatu daitezen, Batzar Nagusietako talderen batek erregistratu beharko ditu.
EH Bilduren ustez, “lotsagarria” da ekarpenetarako hamar eguneko epe laburra jarri izana.