BOST KILOMETRO EUSKARAREN ALDE, ENKARTERRIN
Mugitu zure osasunaren alde, mugitu euskararen alde lelopean, ibilbidea egingo dute bihar, Enkarterrin. Burdinazko Mendien Bide Berdean zehar bost kilometro egingo dituzte parte hartzaileek. 11:00etan aterako dira Sopuertatik. Parte hartzeko, izena eman behar da: 618-70 99 40.