BILBO. Altzariak, vintage estiloko arropak, Japoniatik iritsitako produktuak, artisautza lanak, sushi beganoa, ardoak, betaurrekoak, dekorazioa, moda zein tartak eta gozokiak aurkituko dituzte, besteak beste, etzi Bilboko Itsasadarra Itsas Museora joaten direnek. Bertan, Sunday Market azoka egingo dute. Unai Goikolea DJak jarritako musikak girotuko du jarduera.