BEDIA. Euskal produktuen eta artisautzaren XXI. Merkartea azoka egingo dute bihar, Bedian. Euskal Herri osoko ekoizleek jarritako 50 saltoki inguru aurkituko dituzte bisitariek bertan. Besteak beste, ahate produktuak, ogia, gazta eta fruituek izan ohi dute arrakasta handiena, elikagaiei dagokienez. Artisautzaren arloan, egur eta harrizko produktuek, bitxiek eta artileak pizten dute interes handiena.