Errusiako Balet Kosako Nazionalaren agertoki bihurtuko da Muskiz

MUSKIZ. Errusiako Balet Kosako Nazionala Meatzaldean izango da bihar, 20:00etan, Jules Verne idazlearen Miguel Strogoff, Tsarraren postaria obraren egokitzapena aurkezten. Orotara, 40 artista igoko dira agertokira Errusiako dantza, musika eta folklorea ikusleei erakusteko. Bestalde, Meatzari Aretoaren inguruetan, Errusiako eskulangileek egindako produktuen erakusketa bat ere atonduko dute.