Egun osoko skate saioak, Mungian

Herriko skate parkeari omenaldia egingo diote Mungian, bihar. 2015ean 35. urteurrena beteko du, eta, urte hauetan guztietan, gozamenerako gune izan da hainbat zalerentzat. Han ikasi zuten hainbat profesionalek ere. Adibidez, mundu osoko probetan ibili ohi den Ianire Elorriaga bilbotarrak.

Goizean, Eddie Reategirekin skatean aritzeko aukera egongo da. Arratsaldean, lehiaketa jokatuko da. Gauean, berriz, XXL taldeak kontzertua emango du.

Skate parkearen urteurrena

Erakustaldiak eta lehiaketak izango dira bihar, Mungian.