Abian da Durangaldeko historiari buruzko mikroistorio lehiaketa

DURANGO. Gerediaga elkarteak, Elkar fundazioak eta Durangaldeko hamahiru herrik Juan Ramon de Iturriza mikroistorio lehiaketa abiarazi dute. Parte hartu gura dutenek Durangaldeko historiaren egiazko gertakizun bati lotutako idazlanak aurkeztu beharko dituzte lehiaketara. Horretarako, azaroaren 22ra arteko epea izango dute. Testuek 12.500 karaktere izan ditzakete gehienera.