BERMEO. Bermeoko Andre Mari eta Santa Eufemia jaiak domekara arte hasiko ez badira ere, biharko giroa berotzeko jarduerak prestatu dituzte: Euskal Herriko Elektrotxarangaren 1. Topaketa egingo dute herrian. Etzi, 21:50ean aurkeztuko dute Xixili, udaletxeko balkoian, eta, ordutik aurrera, festa giroak eta denetariko ikuskizun eta ekitaldiek ez dute etenik izango hilaren 16ra bitartean.