LEKEITIO. Lekeitiarrek San Antolin jaietako egun nagusia dute gaurkoa: Antzara Eguna, hain zuzen. Aurten berritasunak izango ditu, gainera, antzara jokoak. Kuadrillek hala aukeratuz gero, polimerozko hegaztia erabili ahal izango dute. Hautaketa egina dute. Neurri horregaz, eta etorkizunera begira, udalak helburu du era horretako antzarak erabiltzeko fidagarriak diren frogatzea.