BILBO. Pintura, argazkia, komikia eta marketeria ardatz dituzten bederatzi erakusketa ibiltari zabaldu dituzte Expodistritoren eskutik, Bilboko zortzi udaltegitan: Abando-Barrainkua, San Ignazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños, Burtsa eta Errekaldeko udaltegietan, hain zuzen. Urtarrilaren erdi aldera arte izango dute herritarrek horiek ikustera joateko aukera.