“Bermeoko itxuginak honaino heltzen dira” ohiko esaldiaren uneak tradizioa apurtu du aurtengoan. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak egin zituen adierazpenok Madalen egunean, Izaro irlaren parean, lur eremu hori Bermeori dagokiola aldarrikatzeko. Aurten uretara bota duten teila, ordea, berezia izan da: Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko ontzien metalagaz osatutakoa, hain zuzen. Izaro irlan ikurrina eta Bermeoko bandera jarri ostean, festa giroak ez zuen etenik izan goizaldera arte, herri batean zein bestean.