Munduko paellarik onena zein den erabakiko dute gaur, Aixerrotan

GETXO. 59. urtez, lepo beteko dira Algortako Aixerrotako zelaiak. Arroz, piper, tipula eta bestelako osagaiek eratutako denetariko paella gozo zein ikusgarriak izango dira bertan. Eta baita horiek prestatzeko bertan elkartu ohi diren milaka lagun ere. Nazioarteko txapelketa da, eta urteroko ikusmina piztuko du. Goizean goiz lekua hartzera bildutakoak iritsiko direnetik, festa giroak ez du etenik izango.