Aeronautikako fabrikazio aurreratuko zentroa 2015erako jarriko dute martxan

ZAMUDIO. Aeronautikako fabrikazio aurreratuko zentroa 2015erako martxan egongo dela aurreikusi dute. Hala adostu dute Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek, sektoreko enpresek eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren emaitzak inguruko ekoizpen sarera transmititu eta fabrikazio aurreratuko proiektuak garatuko ditu zentroak.