Antzinako ohiturei jarraituz, limonada egin eta banatuko dute etzi, Madariagan

BUSTURIA. Limonada egingo dute etzi Busturiko Madariaga Dorretxean, antzinako baliabideak erabilita. Horretarako, Gernika-Lumoko Gure Garrafie elkartearen laguntza izango dute. 10:00etan hasiko dute prozesua, dorretxearen kanpoaldean, eta, hiru orduren ostean, likido hotz hori dastatzeko aukera izango da. Horretarako, izena eman behar da: 94-687 04 02 edo info@torremadariaga.org.