Getxo Triatloi Taldeak eta Trirunners taldeak Agustin Ugarteren oroimenezko lehenengo Triatloi Olinpikoa antolatu dute. Bihar egingo dute, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko Zubiaren azpitik aterata.
1,5 kilometroko ibilbidea egingo beharko dute igerian, 40 kilometro bizikletaz eta beste hamar korrika.
Areetako hondartzan bukatuko da lehenengo proba. Unbe, Loiu, Gatika, Laukiz, Urduliz eta Leioa igarota, hasierako lekuan bukatuko dute bizikleta ibilbidea. Azkenik, lehiakideek bira bi egin beharko dituzte korrika Txurrukako kaia eta Kirol Portuko arraunketa eta bela pabiloiak lotzen dituen zirkuituan.
Agustin Ugarteren omenezko lehen triatloia egingo dute, bihar, 17:00etan.