SOPELA. Komunikabideen bitartez, inongo jakinarazpen ofizialik gabe jakin du Sopelako Udalak Espainiako armada maniobrak egiten ibili dela herrian. Egoera hori salatu eta herritarrentzat era horretako jarduerek izan dezaketen arriskuaz ohartarazi du. “Armada Sopelan ez da ongi etorria”, adierazi du udal gobernuak. Era berean, maniobra horiek “probokaziotzat” jo ditu.